mediatizatu

eu: mediatizatu
es: mediatizar
fr: médiatiser
en: cover in the media; mediatize

Definizioa:

Komunikabideen bitartez zabaldu; komunikabideen eraginpean jarri.

mediatizatu

(ad.)

Testuingurua:

  • Botere politikoa mediatizatzen ari da, eta hemengo politikan isuri da hori guztia. Mugako ikuskizun mediatiko horrekin, Venezuelako indar armatuen kohesioa pitzatu nahi izan zuten; gerta zitekeen soldaduek armak utzi eta Kolonbiarantz abiatzea anaitasunean, baina ez zen gertatu, hau bizitza erreala delako, arraioa!

    ARTANO IZETA, Jon. «Venezuelako armada enigma bihurtuta dago, eta inork ez daki hor barneko berri». Berria. || Data: 2019-03-26

    https://www.berria.eus/paperekoa/1872/016/001/2019-03-26/venezuelako-armada-enigma-bihurtuta-dago-eta-inork-ez-daki-hor-barneko-berri.htm
  • Genero indarkeria erabat mediatizatua dago egun: irakurle nahiz ikusle mediatikook morbo dosia eskatzen dugu eta ondorioz horretan adituak diren marketin enpresek eman egiten digute.

    LASARTE, Gema. «Gureak egin du». Argia. || Data: 2010-07-04

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2237/zureak-egin-du
  • Horrela, gorputz mediatizatuetatik eratortzen den femeninotasuna zenbait kontzepturi lotuta dago: sentsualitatea, sedukzioa, estatikotasuna, sekundariotasuna, etxekoa, familia, alaitasuna...

    BASABE GUTIÉRREZ, Zaloa. «Komunikabideak: botere- eta mendekotasun- harremanen produkzioa eta erreprodukzioa emakumeen gorputzen bidez». Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2014

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/
  • Lehen agerraldia: Hedabide handiek ematen diguten informazioak ez gaitu konformatzen. Euskal Herria ere oso mediatizatua da.

    BIDEGAIN, Eneko. [Kultura]. Egunkaria. || Data: 2001-07-01

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/