gazteleku
Definizioa:
Administrazio publikoek bideratutako edo kudeatutako gaztetxea.gazteleku
Testuingurua:
-
Bizkaiko gazteen errealitatea islatu nahi duen dokumentala da Kalesareak, eta gazteen aniztasuna, desioak, nahiak, zalantzak eta bizimodua erakutsiko ditu, gazteen euren ikuspuntutik; izan ere, kamera eskuan, lokal, ikastetxe, etxe eta gaztelekuetatik kalera irten dira, euren sormen gaitasun mugagabearekin, bideo, erreportaje eta artelanak eskaintzeko.«Bizkaiko gazteen errealitatea erakutsiko du 'Kalesareak' saioak ETB1en». EiTB Albisteak || Data: 2014-12-03
https://www.eitb.eus/eu/telebista/osoa/2771638/euskararen-eguna--kalesareak-bizkaiko-gazteen-errealitatea
-
Har dezagun ekipamendu publiko bat: azken aldian hainbeste ugaritu diren gazteleku horietako bat. Nola bermatu gazteleku bat gazteentzat izango dela?«Administrazioa eta gazte ekimenak». Argia || Data: 2001-01-21
https://www.argia.eus/argia-astekaria/1792/administrazioa-eta-gazte-ekimenak
-
Adibidez, hotel, enpresa turistiko, aterpetxe, udaleku, kirol elkarte, gazteleku eta eski estazioetan lan egin dezaket.«Naturan zehar gidari». Euskaldunon Egunkaria || Data: 2000-05-06
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=2000&h=05&e=05&bilatu=alea&orridata=20000505&ikusi=090
-
Lehen agerraldia: Oñatiko gaztelekua aitzindaria izan da Gipuzkoan ekipamendu mota honetan.«Gaztelekuak, zeinentzat? Noren esku?». Euskaldunon Egunkaria || Data: 1995-11-09
https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?zbilatu=%22gazteleku%22&h_u=1994&h_h=01&h_e=01&b_u=1996&b_h=01&b_e=01&bilatu=Bilatu&orridata=19951109&ikusi=036
