memorialista
eu: memorialista
es: memorialista
es: memorialista
Definizioa:
Memoria historikoa berreskuratzeko, lekukotasunak jasotzen eta ezagutarazten dituena; memoria historikoa berreskuratzearen aldekoa.memorialista
Testuingurua:
-
Elkarte memorialistek ontzat eman dute frankismoaren krimenak epaitzeko irekitako bidea, baina ohartarazi dute bide hori antzua suerta daitekeela Amnistia Legea indargabetu edo aldatu ezean.HERMOSILLA, Gotzon. «Urratsa bai, baina jauzirik ez». Berria || Data: 2021-11-19
https://www.berria.eus/paperekoa/1877/005/001/2021-11-19/urratsa-bai-baina-jauzirik-ez.htm
-
Nafarroako Memoriaren Institutuak Atxiloketa Zentroen Memorialaren proiektua aurkeztu die astelehen honetan elkarte memorialistei.«Nafarroako Memoriaren Institutuak Atxiloketa Zentroen Memorialaren proiektua aurkeztu du». Naiz.eus || Data: 2021-11-08
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20211108/nafarroako-memoriaren-institutuak-atxiloketa-zentroen-memoriala-proiektua-aurkeztu-du
-
Lehen agerraldia: Hala ere, faltan sumatzen da horren inguruko interpretazioa, ezker erradikaleko iruzkingileek zein talde memorialistek Legearen 2. artikuluari leporatu izan baitiote errepresio frankistaren zigorgabetasunaren erantzukizuna.ESCRIBANO, Daniel. «Hil akabatuz». Jakin. 204. zk. || Data: 2014-09
https://www.jakin.eus/show/07a518853bc5fef769a8285eb28507d9c78e609d
