kantzelatu
es: cancelar
fr: effacer; bannir; boycotter; annuler
en: cancel
Definizioa:
Balio jakin batzuen izenean –eta, bereziki, sare sozialetan– itzal handiko pertsona edo lan bat imajinario edo oroimen publikotik ezabatzen saiatu.kantzelatu
Testuingurua:
-
«Nik ezin dut Picasso kantzelatu», azaldu zuen katedradunak; «ez dut horretarako eskubiderik».ASTIZ, Iñigo. «Omendua bezain eztabaidatua» || Data: 2023-01-22
https://www.berria.eus/paperekoa/1960/024/001/2023-01-22/omendua-bezain-eztabaidatua.htm
-
"Kantzelatu", gaur egun esaten den bezala. Ez aipatu. Oihal iluna bota zabaldu behar ez denaren aurrean.ITURRIA, Mikel [itzle.]. PIRIS, Alberto. «Ukraina: gerra eta propaganda». Eibar.org. || Data: 2022-04-18
https://eibar.org/blogak/iturri/ukraina-gerra-eta-propaganda
-
Ezaguna denez, ETAren sortzaileen artean egon zen Txillardegi eta horrek ekimen hau kantzelatu egiten du haien begietara.LEIZAOLA, Aitzpea [et al.]. «Txillardegi Liburutegia dela eta». Naiz.eus || Data: 2022-04-07
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2022-04-07/hemeroteca_articles/txillardegi-liburutegia-dela-eta
-
Lehen agerraldia: Iaz Woody Allen, aurten Depp. Donostia AEBetan zerrenda beltzera sartu dituztenen —kantzelatu dituztenen— harrera gunea bihurtu dute.IMAZ, Andoni. «Non jarri gogoa». Berria.eus || Data: 2021-09-23
https://www.berria.eus/paperekoa/1897/030/001/2021-09-23/non-jarri-gogoa.htm
