zilarrezko ekonomia; zilar-ekonomia

eu: zilarrezko ekonomia; zilar-ekonomia
es: economía plateada; economía de plata
fr: économie des seniors; économie d'argent
en: silver economy

Definizioa:

Adinekoentzat berariaz sortutako ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean, banaketan eta kontsumoan oinarritutako ekonomia.

zilarrezko ekonomia

(iz.)

Testuingurua:

  • Gipuzkoan zilarrezko ekonomia indartzeko foru erakundeak abian duen estrategia bost espezializazio-nitxotan oinarritzen da: zerbitzu soziosanitarioetan eta arreta-ereduetan, etxearen egokitzapenean eta laguntza teknikoetan, turismoaren sustapenean, ingurune lagunkoiak sortzean eta teknologia gaitzaile integralak garatzean.

    GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. «Aldundiak eta Adinberrik zilarrezko ekonomia indartu dute 13 proiektu berrirekin». Gipuzkoa.eus || Data: 2021-04-22

  • Esango digute, berriro ere, zilarrezko ekonomia sektore estrategikoa dela gizarte aurreratuetan.

    GARMENDIA LASA, Elixabete. «Zilarrezko ekonomia». Berria || Data: 2021-03-04

  • Zer da bada zilarrezko ekonomia? Europan, 55 urtetik gorako pertsonek eragiten duten kontsumoa, kontsumo osoaren herena da. Batez ere, botiken, altzarien eta teknologia berrien sektoreak dira sektore horren kontsumoa batzen dituzten alorrak.

    OARSOALDEKO HITZA. «Zilarrezko ekonomia, Inspiraekintzaileak egitasmoaren azken mintegia». || Data: 2019-04-30

  • Lehen agerraldia: Zilarrezko ekonomia deitzen zaio 50 urtetik gorako pertsonen beharrei erantzuna ematen dieten jarduera ekonomikoen multzoari.

    «Crecer+: Zilarrezko ekonomiari buruzko inbertsio foroa». Upeuskadi.spri.eus [webgunea] || Data: 2017-12-04


zilar-ekonomia

(iz.)
Testuingurua:
  1. Kontuan izanik 60 urtetik gorako 96 milioi lagun baino gehiago daudela Europan, datozen 10 urteetan zilar-ekonomiaren europar merkatua asko haziko dela aurreikusten da, eta sektore askotan gainera.

    «Negozio -eta lankidetza- aukera gehiago silver economy edo zilar-ekonomiaren merkaturako». Tecnalia.com || Data: 2019-02-22

  2. Lehen agerraldia: Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldearen etorkizunerako lehentasunezko bost sektore daudela deritzo: automobilgintza, energia, arlo aeronautikoa, silver economy (zilar-ekonomia) eta finantza-nodoa.

    BIZKAIKO FORU ALDUNDIA. «Bizkaia Katedra». Batuz.eus || Data: 2016-06-23