estagflazio; estanflazio; geldinflazio

eu: estagflazio; estanflazio; geldinflazio
es: estanflación
fr: stagflation
en: stagflation

Definizioa:

Ekonomiaren geldialdia, langabezia handia eta etengabeko inflazioa ezaugarri dituen egoera ekonomikoa.

estagflazio

Testuingurua:

  • Teoriak dio interes tasen igoerak haien kontsumoa apaldu beharko lukeela, eta horrekin batera inflazioa ere jaitsiko dela, baina EBZk tentu handiz ibili beharko du, ez dezan jarduera ekonomikoa nahi baino gehiago gutxitu eta mamurik handiena esnarazi: estagflazioa.

    ARANBURU, Iker. «%0,25 ala %0,50, hor dago koska». Berria || Data: 2022-06-05

  • Ez du balio estagflazio fenomenoa deskribatzeko.

    OTAZUA GARMENDIA, Garikoitz. Lanaren ekonomia ikastaroa. Autoebaluaziorako galdetegiak. EHU || Data: 2019-06-07

  • Lehen agerraldia: Estagflazioa: Bi munduen nahasketarik okerrena da. Batetik, inflazio maila esanguratsuak. Bestetik, ekonomiaren hazkunde oso eskasa, geldialdi bat azken finean.

    SANTAMARIA, Ivan. «Inflaziorik ezak estututa». Berria || Data: 2014-06-06


estanflazio

Testuingurua:
  1. Argitu du Eusko Jaurlaritza inbasioa gertatu zenetik, urtarrilaren 22tik, ari dela neurriak eskatzen, eta martxoaren 2an "elkarrizketa luzea" izan zuela Espainiako presidentearekin hainbat gairen inguruan (ekonomiaz, gasa eta energia ezberdintzearen beharraz, estanflazioaren arriskuaz...).

    G.E. «Urkulluren ustez, Espainiako Gobernua "gehiegi ari da luzatzen" gerraren ondorioei konponbidea ematea». Eitb.eus || Data: 2022-03-23

  2. Lehen agerraldia: Produkzioaren murrizketa eta prezioen gorakadaren konbinazioari estanflazioa deitzen zaio.

    GUENAGA GARA, Galder; VICENTE RAMOS, Segundo. Makroekonomiarako sarrera. EHU || Data: 2009


geldinflazio

Testuingurua:
  1. Hori bai, momentuz ez da ikusten geldinflazio arriskurik (hazkunderik gabeko prezioen igoera), fenomeno honek izaera iragankorra baitu eta bide moderatura itzuliko baita, nazioarteko merkatuetan salgaien joan-etorria normalizatu ahala.

    KUTXABANK. «Euskal ekonomiaren bilakaera 2021IIIH». || Data: 2021-12-10

  2. Lehen agerraldia: Laburki erranda, energiaren salneurriaren igoeraren eragin inflazionista orokorra, alde batetik, eta energia erruz erabiltzen zuten adar produktibo osoen gainbeherarena, bertzaldetik, egoera ekonomikoa elkarrekin kaltetzen ari ziren, arazo makroekonomiko berri bat sortuz: stagflation (stagnation eta inflation), aldi berean geldiera ekonomikoa (langabeziaren igoera) eta inflazioa, geldinflazioa.

    GALARZA, Henrike. «Askatasunen Europa». Jakin.eus || Data: 2017-05-11