emisio baxuko eremu; emisio gutxiko eremu; emisio txikiko eremu; isuri gutxiko eremu

eu: emisio baxuko eremu; emisio gutxiko eremu; emisio txikiko eremu; isuri gutxiko eremu
es: zona de bajas emisiones
fr: zone à faibles émissions
en: low-emission zone; low emission zone

Definizioa:

Hiriguneko eremua, airearen kutsadura murrizteko ezarritakoa. Bertan sartzea debekatzen zaie asko kutsatzen duten ibilgailuei.

emisio baxuko eremu

(iz.)

Testuingurua:


emisio gutxiko eremu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Lehen agerraldia: Donostiako Udalak airearen kalitateari buruzko plan bat egingo du emisio gutxiko eremuak sortzeko

    «Donostiako Udalak airearen kalitateari buruzko plan bat egingo du emisio gutxiko eremuak sortzeko». Europa Press || Data: 2021-01-16

    https://www.europapress.es/euskera/noticia-donostiako-udalak-airearen-kalitateari-buruzko-plan-bat-egingo-du-emisio-gutxiko-eremuak-sortzeko-20210116104935.html
  2. Urte horretarako, emisio gutxiko eremuak izan beharko dituzte indarrean.

    BERASATEGI OTAMENDI, Gorka. «Emisio gutxiko lehen eremuak 2024an sartuko dira indarrean». Berria. || Data: 2023-12-28

    https://www.berria.eus/euskal-herria/lehen-emisio-gutxiko-eremuak-2024an-sartuko-dira-indarrean_2118385_102.html

emisio txikiko eremu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Udalsarea 2030eko Emisio Txikiko Eremuen Lantaldeak bigarren bilera egin du, eta Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Getxoko eta Irungo udaletako ordezkariek eta EEE, Eudel, Ihobe eta Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitatearen Zerbitzuko ordezkariek parte hartu dute.

    «Emisio Txikiko Eremuen Lantaldeak bigarren bilera egin du». Udalsarea2030. || Data: 2023-05-29

    http://www.udalsarea2030.eus/berriak/emisio-txikiko-eremuen-lantaldeak-bigarren-bilera-egin-du
  2. Lehen agerraldia: Hori guztia osasun larrialdiko egoera batean gertatzea paradoxikoa den arren, instituzioei adierazi diete badela nahikoa arrazoi mugikortasun politikak aldatzeko: «Emisio txikiko eremuak ezarri beharko lirateke, garraio publikoa berreskuratu eta bizikleta eta oinezkoen zirkulazioa indartu, ibilgailu motordun pribatuaren ordezko garraiobide gisa», eskatu dute.

    IMAZ, Andoni. «Hegoaldeko hiriburuetako airearen kutsadura %46 apaldu da martxoko bigarren hamabostaldian». Berria. || Data: 2020-04-02

    https://www.berria.eus/albisteak/179608/hegoaldeko-hiriburuetako-airearen-kutsadura-46-apaldu-da-martxoko-bigarren-hamabostaldian.htm

isuri gutxiko eremu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Horrez gain, badira neurri gehiago: erregai fosilen ustiaketaren, fracking-aren eta uranio meatzeen debekua ezartzen du, isuri gutxiko eremuak martxan jartzen ditu hirietan, kargaleku sarea eratzea planteatzen du, eta %100 berriztagarria izango den eredu batera iristeko helburua aipatzen du...

    PETXARROMAN, Iñaki. “Trantsizio ekologikoaren ertzak” in BERRIA || Data: 2021-07-05

    https://www.berria.eus/ahomentan2021/07/25/trantsizio-ekologikoaren-ertzak.html
  2. Lehen agerraldia: Gogoratu behar dugu Klima 2050 planak, besteak beste, honako ekintza hauek jasotzen zituela: Isuri gutxiko eremu bat sortzea

    Donostiako Udala || Data: 2020-02-17

    https://www.donostia.eus/secretaria/AsuntosPleno.nsf/vListadoId/863D2A07D55C43FEC125850C0048A1CE/$file/ac20200217-09.pdf