neurokapitalismo; kapitalismo kognitibo
es: neurocapitalismo; capitalismo cognitivo
fr: neurocapitalisme; capitalisme cognitif
en: neurocapitalism; cognitive capitalism
Definizioa:
Kapital immaterialaren metaketan, ezagutzaren hedapenean eta ezagutzaren ekonomiaren bultzatze-eraginean oinarritzen den kapitalismo-mota. Ezagutza, zientzia eta teknologia dira neurokapitalismoaren ekoizpen-indar nagusiak, eta sareen barruko kooperazioa funtsezkoa da.neurokapitalismo
Testuingurua:
-
Neurokapitalismoak bizi gaitu (irakur, Argia-ko Larrun#242, Gorka Bereziartuak idatzia). Eta ez neurokapitalismoak soilik, neurointernetek eta neuro-saresozialek bizi gaituzte, neurokazetaritzak bizi gaitu.ASURMENDI, Mikel. Katebegia. Argia. || Data: 2019-06-04
https://blogak.argia.eus/mikel-asurmendi/2019/06/04/analisien-analisia/
-
Lehen agerraldia: Ez da eredu produktiboa bakarrik. Ez dira birtualizatutako giza-harremanak edo datuak sortzera bultzatzen gaituzten tresnak eta aplikazioak soilik: neurokapitalismoak bizi garen lekuak ere eraldatu ditu dagoeneko.BEREZIARTUA MITXELENA, Gorka. Neurokapitalismoa erreportajea. Larrun hilabetekari monografikoa, 242. zk. Argia. || Data: 2019-05-26
https://www.argia.eus/astekaria/docs/2645/azala/larrun_242.pdf
kapitalismo kognitibo
-
Jada, mutatu den plataformen kapitalismoan bizi gara, kapitalismo kognitiboa deitu izan dute batzuek; errealitate garaikidean, datu batetara murrizturiko norbanakoa, ekonomia globalaren lehengai berria izatera iritsi da.LARRAÑAGA ARRIOLA, Jexux. «Biopolitika vs psikopolitika». Argia. || Data: 2021-03-03
https://www.argia.eus/albistea/biopolitika-vs-psikopolitika
-
Lehen agerraldia: Aspaldiko irakaspen zaharra dugu truke-balioa eta erabiltze-balioa bereizten zituen hura; izan ere, kontsumoko ekonomia globalean, kapitalismo kognitibo delakoan, bereizketa hori zaharra dela esan dezakegu.Uztaro aldizkaria, 77 zk., UEU. || Data: 2011
https://www.ehu.eus/etc/gordean?bila=kapitalismo
