ekofilosofia; ekosofia

eu: ekofilosofia; ekosofia
es: ecofilosofía; ecosofía
fr: écophilosophie; écosophie
en: ecophilosophy; ecosophy

Definizioa:

Filosofiaren eta ekologiaren arteko harremana aztertzea helburu duen zientzia.

ekofilosofia

(iz.)

Testuingurua:

  • Horren aurrean, Braidottik bilakaera multipleen ekofilosofia nomada bat proposatzen du, unibertsalismo moralaren aurka subjektuaren kontzepzio ez unitario eta nomada defendatuz.

    RODRIGO JUSUÉ, Itoitz. Gorputzaren irudi posthumanoaz. Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2014

    http://lexikoarenbehatokia.euskaltzaindia.eus/#
  • Lehen agerraldia: Hala ere, zenbait pentsamendu edo ibilbide partekatzen dituzten arren, baliteke posthumanismoa edo humanismoari egindako kritikak humanismoa bera baino pluralagoak eta aldakorragoak izatea, eta Braidottiren bilakaera anitzen ekofilosofia nomadak Halberstam, Haraway, bell hooks edota beste planteamendu postmoderno, postkolonialista, feminista edo queer-ekin proposamen politiko eta aldaketa edo helburu askorik ez partekatzea.

    AIZPURU JOARISTI, Alaitz; ALTONAGA BEGONA, Bakarne (koord.). Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz. Buruxkak || Data: 2014

    https://www.buruxkak.eus/download/liburua/2317/71

ekosofia

(iz.)
Testuingurua:
  1. Izan ere, ekosofia hitza, beste hitz esanguratsu asko bezala, Jesus Mari Larrazabali entzun zion egileetako batek lehenengo aldiz, une hartan eztabaidatzen ari ginen arazoa argitzera zetorren erreminta gisara mahaigainean ipini zuenean.

    ULAZIA, Alain; PENALBA, Markel. «Egiazko (in)dependentziez: energiaren ikuspegia Hego Euskal Herrian». GOGOA aldizkaria, 18. zk. EHU. || Data: 2018

    https://ojs.ehu.eus/index.php/Gogoa/article/view/20368/18217
  2. Lehen agerraldia: Beraz, ekosofiak, erreminta kontzeptual eta politiko gisa, naturari begirako giza balioen lehentasunaren arazoa jartzen du indarrean, oreka ekologikoaren baitan gizakiok hartzen dugun jokaeran.

    ULAZI MANTEROLA, Alain; PENALBA, Markel. Egiazko (in)dependentziez: energiaren ikuspegia Hego Euskal Herrian. EHU || Data: 2018

    http://hdl.handle.net/10810/46593