1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Lan-eskaintza: informatikaria

Lan-eskaintza: informatikaria

berriak, I+G+B

Informatikari bat kontratatzeko prozesua abian jarri du UZEIk.

Lanpostuaren ezaugarriak:

Erakundearen baliabide teknologikoen zaintza egiteaz gain, erakundearen beste sailekin elkarlanean, hizkuntza-teknologietan oinarritutako produktu eta proiektuen garapenean parte hartuko du.

Eskatzen dugu:

:: Informatikan gradua.
:: Euskara eta ingelesa jakitea.
:: Java eta C++ programazio-lengoaietan esperientzia izatea.
:: Web-garapeneko lengoaiak ezagutzea (HTML5, Javascript).
:: Linux inguruneak eta zerbitzarietako ohiko tresnak ezagutzea.

Balioetsiko dugu:

:: «Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua» masterra egina izatea.

Eskaintzen dugu:

:: Lanaldi osoko kontratua.

Interesatuok bidali curriculuma komunikazioa[abildua]uzei.eus helbidera, 2019ko otsailaren 15 baino lehen.