1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Joseba Intxausti, UZEIren bultzatzailea eta lehen zuzendaria, gogoan

Joseba Intxausti, UZEIren bultzatzailea eta lehen zuzendaria, gogoan

berriak

Joseba Intxausti hil da. Euskalgintzan aitzindari eta eredu, euskararentzat eta euskal kulturarentzat erabakigarriak izan diren egitasmo ugari abian jartzeko gauza izan zen. Horretarako, eragile ugariren inplikazioa eta lankideen parte-hartzea bideratzeko gaitasun paregabea zuela erakutsi zuen, baita egoerarik zailenetan ere.

Jakin Talde historikoko kidea eta, beste egitasmo askoren artean, UZEIren bultzatzailea eta lehen zuzendaria izan genuen. Beti hurbileko, beti eskuzabal. Ez da erraza izango utzi duen hutsunea betetzea.