title

Hiztegi Batuan egon arren agian ezagutuko ez dituzun 10 hitz

Hiztun batek nekez ezagut dezake hiztegi orokorretan jasotako hitz guztien esanahia,  eta, hitz baten adiera ez dakigunean edo gogoratzen ez dugunean, ondo ezagutzen ditugun hitzekiko antzekotasuna bilatzen saiatzen gara, haren adiera asmatzeko-edo. Baina, jakina, trikimailu horrek ez du beti balio.

Adibidez, norbaitek bere burua “maldatu” behar duela esaten digunean, ez dugu zertan pentsatu aldapan behera korrika hasteko grinaz dagoenik. Batentzat baino gehiagorentzat ezezaguna izan daiteke “maldatu” aditza.

Lexikoa aberaste aldera, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan jasotako 10 hitz bildu ditugu hemen, zuretzat ere agian ezezagunak izan daitezkeelakoan.

Zenbat ezagutzen dituzu?

1. MALDATU

maldatu_tx

‘Babestu’ esan nahi du (→ Euria hasi zuenean arbolapean maldatu ginen).

 

2. BELORIT

Belorit

Erdi Aroan gaizkileak lotzeko erabiltzen zen harrizko zutabea da.

 

3. OPOTS

opots

Segalariak gerrian urez beteta eramaten duen zurezko ontzitxoa da; sega-potoaren sinonimoa, beraz.

 

4. HEL EGIN

hel egin

Laguntza eskatzeko oihu egitea da hel egitea. Bestalde, “hel” laguntza eskatzeko oihua da (→ Hel guri!).

 

5. LIRIN

lirin

Heldua, sasoian dagoena da. (→ Mahats lirinak dituen mahatsondoa aukeratu du).

 

6. ZUZEMEN

zuzemen

Arazo edo egiteko bat konpondu edo bideratzeko egiten den gauza dela dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak. (→ Bitarte hori bere anaia etxeratzeko zuzemenak egiten igaro zuen).

 

7. OKUNTZATU

okuntzatu

Hazia ereiteko lurra prestatzea da.

 

8. ESKUARTE

eskuarte

‘Baliabideak’ esan nahi du. (→ Eskuarte handiko emakumea da).

 

9. OILARITE

oilarite

Erregistro jasoko hitza da, ‘egunsentia’ esan nahi duena. Orotariko Euskal Hiztegiak hitz honen etimologia argitzen du: oilar-jaite (oilar-jotze).

 

10. BERTZUN

bertzun

Errautsa jasotzeko pala da.

 

2015-10-30an argitaratua.

No Comment

Post A Comment