1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Espainiako eta Frantziako mapak eguneratu ditugu: herritar-izenak eskuragarri

Espainiako eta Frantziako mapak eguneratu ditugu: herritar-izenak eskuragarri

berriak

UZEIk Espainiako eta Frantziako banaketa administratiboen mapak eguneratu ditu, Euskaltzaindiak 2024an araututako herritar-izenak sustatzeko. Izan ere, aurten berritu ditu Akademiak 32. eta 36. arauak eta, hurrenez hurren, Espainiako Erresumako eta Frantziako Errepublikako herritar-izenak finkatu ditu.

Orain sarean jarri ditugun mapa digital berrituek (Google Maps eta uMap zerbitzuetan eskuragarri daude) euskarazko herritar-izen normalizatuak modu errazean kontsultatzeko aukera ematen dute.

Mapek Frantziako eskualdeak eta Espainiako autonomia erkidegoak barne hartzen dituzte, baita Espainiako hiri autonomoak eta Frantziako Itsasoz haraindiko kolektibitateak ere.

Horrez gain, herritar-izenak, probintziak, hiriburuak eta beste hainbat datu dituzte mapek, informazioa irisgarriago egiteko.

Hemen kontsulta daitezke: Espainiako eta Frantziako mapak.