title

Entitate-babeslea

Datu pertsonalak babesteko legearen arabera, konfidentzialtasuna dela-eta arretaz hartzeko kontua da datu edo entitate jakin batzuk publikoki agerian jartzea, hala nola pertsonen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia, posta-helbide arrunta, ibilgailu-matrikulak, bankuko kontu-zenbakiak, gizarte-segurantzako zenbakiak, eta abar.

Testu batean agertzen diren horrelako datuak era automatikoan detektatu eta babesten ditu entitate-babesleak, euskarazkoak nahiz gaztelaniazkoak.

Testuan babestekoa den entitate konkretu bat automatikoki detektatzen denean, entitate horren ordez karaktere-multzo edo –eredu jakin bat erakutsiko da, zer motatako datua babestu den adierazteko. Eredu horren bidez, erraztu egingo zaio testuaren identifikazioa edo ulermena erabiltzaileari, konfidentzialtasuna guztiz babestuta geratzen bada ere.