- Gainera, iaz geroztik, Euskaltermeko emaitzak automatikoki bistaratzen dira hiztegietan
Interfaze atseginagoa eta argiagoa dute orain UZEIren hiztegi eta lexiko espezializatuek, diseinua berritu baitiegu linean kontsulta daitezkeen baliabide hauei: Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa hiztegia, Arkitektura hiztegia, MZT Kongresuaren lexiko terminologikoa, Tourraren terminologia, Tostako arraunketaren terminologia eta Kirolkidea.
Euskaltermeko emaitzak hiztegietan integratuta
Itxura berrituaz gain, kontsulta hobetua dute iaz geroztik hiztegi horiek. Izan ere, UZEIren hiztegietan bilaketa bat egitean, automatikoki arakatzen da Euskalterm ere. Horrela, bilatutako terminoa hiztegian ez badago, Euskaltermen bilatzen du aplikazioak, eta emaitzak zuzenean erakusten ditu webgune berean, iturria argi adierazita. Hortaz, erabiltzaileek terminologia-kontsulta osatuagoa egiteko aukera dute.
Garapen horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren laguntza izan du UZEIk.



