1. HASIERA
  2. BALIABIDEAK
  3. Sinonimoen Hiztegia Online

Online kontsulta

UZEIren Sinonimoen Hiztegia lexikoa aberasteko laguntza da: osatzeko eta testuinguru bakoitzak eskatzen duen hitz egokia hautatzen laguntzeko.

Hitz batek adiera zehatz batean dituen sinonimoak ikus ditzakegu, edo euskalki zehatz batean, edo erregistro maila batean zein bestean. Erabiltzaileak erabakiko du hautatzen duen sinonimoa bere beharretara ondo egokitzen den ala ez: ez baita gauza bera bizkaierako kutsua eman nahi izatea, edo lapurterakoa. “Emakumea” emaztekia izango da lapurtera/behe-nafarreraz, eta andrazko edo andrakume bizkaieraz, esaterako. Edo, ez baita berdin maila jasoa edo behekoa. “Pertsona elezuria, itxuratia”  azalutsa dela esango dugu maila jasoan, eta faltsua behe-mailakoan.

Ez da hiztegi arrunta, ez daude hiztegi arruntek dituzten sarrera guztiak, sinonimoa dutenak baizik. Eta gauza bera gertatzen da adierekin ere, sinonimoa duten adierak bakarrik azalduko dira bertan. Horrela, 26.098 sarrera sinonimodun ditu hiztegiak, 31.268 adiera guztira.

Etengabe eguneratzen da: ez dago bertsio berrien zain egon beharrik, egunero gaurkotzen baita datu-baseko informazioa.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesa jaso zuen UZEIk 2019an Sinonimoen Hiztegia funtzionalitate berriz hornitzeko.

2022az geroztik, UZEIren Sinonimoen Hiztegia eskaintzen da Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronalaren Itzuli+ tresna-barran.

Ausazko hitza
galde iz.
    [eskaera Ipar.eskabide, eskaera, eskakizun, eskari, eske, erregu Heg., galto zub., arren jas., demanda zah., petizio Heg. beh., errekesta Ipar. zah., galdeitza Ipar. zah.
    [galdera] : galdekizun, galdera, itaun bizk., itaunketa bizk., galto zub., galdegai g.e., galdeitza Ipar. zah.