1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Arkitektura Hiztegia eguneratzen jarraitzen du UZEIk: testuinguruak gehitu dizkie aurten 1.000 fitxa terminologikori

Arkitektura Hiztegia eguneratzen jarraitzen du UZEIk: testuinguruak gehitu dizkie aurten 1.000 fitxa terminologikori

berriak, Terminologia
  • Irudiak ere txertatu dira kontzeptuak errazago ulertzeko

UZEIk aurrera jarraitzen du Arkitektura Hiztegia aberasteko eta eguneratzeko lanarekin. 2026an, erabiltzaileei kontsulta-esperientzia osoagoa eskaintzeko asmoz, 1.000 fitxa terminologikori euskarazko testuinguru bana erantsi die, eta Adierazpen grafikoa eremuko 84 fitxa irudiz hornitu ditu.

Euskarazko testuinguruak Lurralde-antolamendua, Hirigintza, Birgaitzea eta Patologia azpieremuetako fitxa terminologikoetan txertatu dira. Horri esker, erabiltzaileek euskarazko terminoen erabileraren adibide errealak kontsultatu ahal izango dituzte, kontzeptuak hobeto ulertu eta testuinguru egokian erabiltzeko.

Bestalde, Adierazpen grafikoa eremuko 84 fitxatan irudi bana gehitu da, kasuan kasuko kontzeptua modu bisualean argitzeko eta terminoen ulermena errazteko.

Arkitektura Hiztegia arkitekturaren arloko terminologia euskaraz kontsultatzeko erreferentziazko baliabidea da. Adostasunean onarritutako hiztegi zabala, kontsultaerraza eta etengabe eguneratzen dena izanik, tresna baliotsua da arkitekturaren esparruko terminologia espezializatua erabiltzen duten profesionalentzat, ikasleentzat eta bestelako erabiltzaileentzat.

Ikus proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.