1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. Europako terminologia-plangintza aztergai EAFT Summit 2025 biltzarrean

Europako terminologia-plangintza aztergai EAFT Summit 2025 biltzarrean

berriak

UZEI Europako Terminologia Elkarteko (EAFT, European Association for Terminology) zuzendaritzako kide denez (EAFT Board), elkarte horrek Universität Innsbruck-ekin batera antolatutako EAFTren 2025eko Nazioarteko Terminologia Biltzarrean izan zen UZEIko lankide Bego Arrate azaroaren 27an eta 28an.

Biltzarrak Europako terminologia-plangintza izan zuen aztergai, eta Europa osoko 100 terminologo baino gehiago bildu ziren bertan. Ekitaldia arrakastatsua eta aberasgarria izan zen.

Bego Arraterekin batera, beste kide hauek osatzen dute EAFTren zuzendaritza: Henrik Nilsson (C.A.G Next, Suedia), Úna Bhreathnach (Fiontar & Scoil na Gaeilge, Dublin City University, Irlanda), Sandra Cuadrado (TERMCAT, Katalunia), Niina Nissilä (School of Marketing and Communication, Vaasa-ko Unibertsitatea, Finlandia), Mojca Žagar Karer (Fran Ramovš Institute of the Slovenian Language ZRC SAZU, Eslovenia) eta Elena Chiocchetti (Eurac Research, Italia).