1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. TERMCATen otorrinolaringologiako eta oftalmologiako hiztegiak eguneratzen lagundu du UZEIk

TERMCATen otorrinolaringologiako eta oftalmologiako hiztegiak eguneratzen lagundu du UZEIk

berriak

UZEIk Kataluniako terminologia-zentroa den TERMCATen bi hiztegi espezializaturen eguneraketan parte hartu du: Diccionari d’otorrinolaringologia eta Diccionari d’oftalmologia.

Bi hiztegi horiek berrikusi eta zabaldu egin ditu berriki TERMCATek. 2025etik aurrera sarean eskuragarri dauden hiztegi horietako bakoitzak bere esparruko mila termino baino gehiago biltzen ditu. UZEIren lankidetzari esker, frantsesezko baliokideak osatu dira bi argitalpenetan, euskal zentroak eskainitako terminologia espezializatua baliatuz.

Hiztegiotan, definizioak katalanez daude, eta baliokideak gaztelaniaz, ingelesez eta, kasu askotan, frantsesez, eta egoki denean, nazioarteko termino anatomikoak ere jaso dira bertan. Osasun arloko profesionalentzat ez ezik, itzultzaile eta hizkuntzalarientzat ere erreferentziazko tresna terminologikoak dira hiztegi horiek.

Elkarlan honekin, UZEIk berretsi egiten du esparru espezializatuetako hizkuntza-normalizazioaren aldeko konpromisoa eta inguruko beste terminologia-zentroekin lankidetzan aritzeko borondatea.

Hiztegiak helbide hauetan kontsulta daitezke:

Diccionari d’otorrinolaringologia
Diccionari d’oftalmologia