Arkitektura Hiztegian 2024an landutako 1.917 fitxa terminologiko berri gehitu ditugu, eta jada 9.115 fitxa terminologiko ditu guztira hiztegiak.
Aurten, Eraikuntza eremuko azpieremu hauek landu ditugu: Patologia, Lanbideak, Araudi teknikoa eta Arkitekturaren historia eta konposizioa. Fitxa berriak gehitu ondoren, hiztegiaren edukiak honela banatuta daude:
- Lurralde-antolamendua: % 4,71
- Hirigintza: % 9,93
- Eraikuntza: % 78,14
- Arkitekturaren historia eta konposizioa: % 7,22
Arkitekturaren esparruko irakasleen, ikasleen eta langileen zalantza terminologikoak argitzeko baliabidea da Arkitektura Hiztegia. Proiektua urtez urte zabaltzen ari gara, EHUko adituen, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren laguntzari esker.
Zure ekarpenak ere garrantzitsuak dira! Hiztegian ageri ez den terminoren bat proposatu edo iruzkinik bidali nahi baduzu, sakatu hiztegian eskuinean ageri den elkarrizketa-ikonoan eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.
Arkitektura Hiztegia kontsultatzeko:
👉 https://coavn.uzei.eus/arkitektura-hiztegia-coavn