Itzulpen-zerbitzuen kalitatea bermatzea helburu duen ISO 17100:2015 ziurtagiria lortu du UZEIk.
Ziurtagiri horrek egiaztatzen du UZEIk kalitatezko itzulpen-zerbitzua eskaintzeko eskakizunak betetzen dituela oinarrizko prozesuei, baliabideei eta beste alderdi batzuei dagokienez.
Lexikografo- eta terminologo-lantaldearen lankidetza espezializatua baliatzen du gure itzultzaile-taldeak, eta etengabeko hobekuntzak aplikatzen ditu itzulpen-prozeduretan, betiere bezeroaren beharretara egokituz.
Itzulpenen kalitatea bermatzeko, teknologia aurreratuenak erabiltzen dituzte gure itzultzaileek. Baliabide horietako batzuk merkatuan daude, baina beste batzuk gure teknologiaren bidez garatutako baliabide propioak dira, hala nola IDITE (euskarazko lexikoa egiaztatzeko tresna profesionala). Esaterako, Euskaltzaindiak IDITE aukeratu du bere lanen arauekiko adostasuna egiaztatzeko.