UZEI 1977an sortutako erakundea da. Hizkuntzaren arloan zerbitzuak eskaintzea izan du beti helburu.
EUSKALTERM terminologia bankua sortu zen UZEIren baitan. UZEI irabazi-asmorik gabeko erakundea da.
Eusko Jaurlaritzak Onura Publikoko aitorpena eman zion 204/1989 dekretuari esker, “hizkuntzaren ikerketan eskaintzen dituen zerbitzuengatik Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorra sustatzen duelako”.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko kidetzat onartu zuen UZEI Eusko Jaurlaritzak, eta, geroztik, lexikografiaren eta terminologiaren esparru tradizionalak gaindituz egiten ditu oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua, Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduan bereziki.
Euskaltzaindiaren Erakunde Atxikia