1. HASIERA
  2. ZER BERRI
  3. «O-23ko estatu-kolpea»: idazkera-gomendioak

«O-23ko estatu-kolpea»: idazkera-gomendioak

Gomendioak
  • Data laburtuak marratxoz idatzi ohi dira: O-23, M-8, I-11

1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea egunotako albistegietan hizketagai dela eta, idazkera-gomendio batzuk hautatu ditugu.

Data laburtuak marratxoz idatzi ohi dira, Euskaltzaindiaren 196. arauan gogorarazten denez. Horrela, Espainian 1981ean izan zen estatu-kolpe saioaren data adierazteko O-23 erabiltzen da. Bide beretik, O-23ko estatu-kolpea esamoldea ere ohikoa da.

Kontuan hartu estatu-kolpe izen arrunta letra xehez idazten dela (ez *Estatu kolpe, ez *Estatu-kolpe). Marratxoa aukerakoa da, beste hainbat hitz-elkarteetan bezala. Era berean, letra xehez idazten dira, besteak beste, estatu-terrorismo, estatu-arrazoi eta estatu-erlijio.

Hiztegi arauemailean estatu-kolpea eman aditz-lokuzioa ere jasota dago. Bestalde, gogoratu kolpista dela forma arautua, ez *golpista.

Adierari dagokionez, estatu-kolpe formaren erabateko sinonimo gisa erabil daiteke kolpe ere, eta kolpe militar, berriz, ‘militarrek gauzaturiko estatu kolpea’ izendatzeko erabiltzen da, hiztegiaren arabera.

Azkenik, ‘armadan, koronelaren azpiko eta komandantearen gaineko gradua duen militarra’ adierarekin bi forma jaso dira hiztegi arauemailean: teniente koronel, Heg. eta mil. markekin eta lotinant koronel, Ipar. eta mil. markekin.