title

I+G+b

UZEI, lexikografia eta terminologiaren ohiko esparruak lantzen dituen zentroaz harago, teknologia-zentro ere bada. Ikerketa, oinarrizkoa nahiz aplikatua, gure lan-ildo nagusietako bat da gaur egun, Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduaren arloan bereziki.

Hiztegigintzan, itzulpengintzan eta terminologia-lanetan erabiltzeko laguntza-aplikazio eta -baliabideen sistema osoa garatu du UZEIk, bere jardunean lagungarri gisa erabiltzeko eta lanaren kalitatea bermatzeko.

Teknologia propioa erabili da, gainera, baliabide horiek guztiak garatzeko.