euLEX

Euskararen datu-base lexikala

Euskararen datu-base lexikala da euLEX, UZEIk euskararen tratamendu automatikorako sortu duen oinarrizko hizkuntza-baliabidea. Zalantzarik gabe esan daiteke euLEX dela euskarazko lexikoi osatuena eta eguneratuena. Eta hori funtsezko faktorea da UZEIk oinarri horretan garatu dituen gainerako tresnen baliagarritasuna bermatzeko.

UZEIk euskararentzat sortu dituen HNP tresna eta produktu guztiek (analizatzaileak, lematizatzaileak, zuzentzaileak, bilatzaileak, terminoak erauzteko tresnak, gai-sailkatzaileak…) lan egiteko atzean behar duten hiztegi etiketatua da euLEX, lexiko arrunta eta berezia biltzen dituena.

Informazio lexikoa, morfosintaktikoa eta oinarrizko informazio semantikoa biltzen duten 160.000 sarrera inguru ditu, eta etengabe eguneratzen da Euskaltzaindiak eta Terminologia Batzordeak arauak eta irizpideak argitaratzearekin batera. Hizkuntza-agintaritza hauetatik egiten diren gomendio edo hobespenak ere biltzen ditu, horretarako forma jatorrez gain, desegokiak edo hain ez egokiak direnak ere jasoz eta erabilera egokira bideratuz.

Baina, horrez gain, egunero erabiltzen diren eta oraindik hizkuntza-agintaritzek jaso gabeko hitzak ere biltzen ditu, izen bereziak kasurik gehienetan, munduko berriek etengabe egunean egotera behartzen gaituzte-eta.

Donostiako udala
eusko jaurlaritza
Laboral kutxa
Gipuzkoako foru alduandia
LankidetzaErakundea

berdintasuna

Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza-Erakunde izendatu du UZEI, berdintasunarekiko aspalditik dugun konpromisoa aitortuz.

gehiago jakin