esLEX
Gaztelaniaren datu-base lexikala
Gaztelaniaren datu-base lexikala da esLEX, 132.000 sarrera inguru ditu, eta etengabe eguneratzen da Real Academia Españolaren eta Fundéuren arau eta gomendioekin baita komunikabideetan detektatutako neologismoekin ere.
Gaztelaniazko analizatzaile morfologikoaren oinarria da, bi mailatako morfologiarako gramatikarekin batera.
UZEIk gaztelaniarentzat garatutako HNP tresnen oinarrizko baliabidea da, eta euLEXek euskararekin bezala, lexiko arrunta eta espezializatua jasotzen ditu, haren antzeko informazioa bilduz.