title

esLEMA

Gaztelaniazko lematizatzailea

Kode irekiko gaztelaniazko lematizatzaileak doan eskuragarri dauden arren, UZEIk bere lematizatzaile propioa garatzeko hautua egin du, kalitatea eta zehaztasuna bermatzeko lematizatzailearen emaitzan.

Horrek balio erantsi bat ematen die euLEMA eta esLEMA lematizatzaileetan oinarritutako UZEIren HNP tresnei.

Izan ere, bi lematizatzaile horiek pareko erregeletan eta metodoetan oinarrituta egoteak corpusen prozesamenduaren kalitatea homologagarria dela bermatzen baitu bai euskarazko bai gaztelaniazko corpusetan.

esLEX gaztelaniaren datu-base lexikalean oinarritzen da, besteak beste, esLEMA lematizatzailea. Euskarazko lematizatzailea bezala, bi mailatako morfologian eta egoera finitudun automatetan oinarrituta dago.

demoa