Euskal Herritik kanpoko herritarren deiturak idazteko, ohikoena da haiek erabiltzen duten grafia aintzat hartzea, bai eta euskal deiturak badira ere.
Horrela, esate baterako, hil berria den Uruguaiko presidente ohiaren abizena euskal grafiara egokitu gabe idatzi ohi da euskaraz (Mujica).
Bide horretatik, besteak beste, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibide hauetan ageri diren deiturak jatorrizko grafian jaso dira:
Simon Bolivar, Hego Ameriketako askatzaile [askatzaile sarreran].
Julio Cortazarrek jazzaren swinga buruan zuela idazten omen zuen [swing sarreran].
Che Guevara eta haren gerrillariekin ibilia zen sasian [gerrillari sarreran].
Ikus halaber:
Euskal deiturak. Euskara Batuaren Eskuliburua.