1. INICIO
  2. NOTICIAS
  3. Nola idatzi fenomeno meteorologikoen izen bereziak

Nola idatzi fenomeno meteorologikoen izen bereziak

Recomendaciones
  • Euskaltzaindiak «borraska» hitza ez erabiltzea gomendatzen du

Batzuetan, honelakoak irakur daitezke han eta hemen: «Gogotik ari da Ingrid ekaitza euskal kostaldea astintzen». «Goretti ekaitzak gogor astindu du Euskal Herria». «Joseph depresioak haize-bolada indartsuak utzi dizkigu».

Euskaltzaindiak ezarri duenez, fenomeno meteorologikoen izen bereziak, hala nola tifoi, urakan, zikloi eta ekaitzenak, letra larriz hasita eta letra etzanez idazten dira.

Hortaz, honela idatziko genituzke goragoko esaldiak: «Gogotik ari da Ingrid ekaitza euskal kostaldea astintzen». «Goretti ekaitzak gogor astindu du Euskal Herria». «Joseph depresioak haize-bolada indartsuak utzi dizkigu».

Bestalde, borraska hitza ez erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak, eta hiztegian depresio eta ekaitz hitzak ere baditugula gogorarazi du.

Kontuan hartzekoa da, halaber, denborale hitza Heg. markarekin jaso dela hiztegian.

Ikus, halaber:

198. araua. EBO (III). Letra-estiloak.

200. araua. EBO (IV). Letra larriak eta xeheak.