sumisio kimiko; mendekotasun kimiko

eu: sumisio kimiko; mendekotasun kimiko
es: sumisión química
fr: soumission chimique
en: chemical submission

Definición:

Norbaitek beste pertsona bat bere mende uztea, substantzia psikotropikoren bat edarian ezkutuka botaz edo zuzenean injektatuz, gehienetan bortxaketa, lapurreta edo bestelako delituren bat egiteko asmoz.

sumisio kimiko

(iz.)

Testuingurua:


mendekotasun kimiko

(iz.)
Testuingurua:
  1. Zenbait emakumek 'ziztaden' bidezko mendekotasun kimikoa pairatu dituztela salatu dute Azpeitiko San Inazio jaietan (Gipuzkoa).

    europapress.es || Data: 2022-08-02

    https://www.europapress.es/euskera/noticia-emakumeei-egindako-hainbat-ziztada-kasu-salatu-dute-azpeitiko-san-inazio-jaietan-20220802134030.html
  2. Espainiako Toxikologiako Institutu Nazionalak adierazi du hiru bortxaketatik bat mendekotasun kimikoarekin egiten dela, eta, azken bost urteetan, sexu-erasoen biktimen % 33k positibo eman zuten drogetan, alkoholean, antsiolitikoetan edo sendagai lasaigarrietan.

    ASKOREN ARTEAN. «Mendekotasun kimiko». Wikipedia. || Data: 2022-08-14

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Mendekotasun_kimiko
  3. Lehen agerraldia: Mendekotasun kimikoaren sexu erasoen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko udalaren berdintasun sailak.

    BASABE, Zaloa. «Mendekotasun kimikoetako sexu erasoez ari garenean ez gara soilik burundangaz ari, alkoholari buruz ere ari gara». Euskal Herria Irratia [webgunea]. || Data: 2022-05-31

    https://euskalerriairratia.eus/irunea/1654000421463-zaloa-basabe-mendekotasun-kimioetako-sexu-erasoetaz-ari-garenean-ez-gara-soilik-burundangaz-ari-baita-alkoholaren-eraginpean-dagoen-emakumeak-erasotzen-dituztenaz

Hobetsi gabeko formak: ziztada kimiko