hidrogeno zuri; hidrogeno natural
Medio ambiente
es: hidrógeno blanco; hidrógeno natural
fr: hydrogène blanc; hydrogène natif; hydrogène naturel
en: white hydrogen; natural hydrogen
Definición:
Jatorri geologikoa duen hidrogenoa, haustura hidraulikoaren bitartez barrunbe naturaletatik erauz daitekeena. Berotegi-efektuko gasen emisiorik sortzen ez duen etorkizuneko energia-iturri posible bat da.hidrogeno zuri
Contexto:
-
Izan ere, gaur egun hidrogeno zuria bilatzeko «bost baimen eskaera daude Euskadin, eta Eusko Jaurlaritzako Meategien Zuzendaritzan tramitatzen ari dira».MARTIN, Kristina. «Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik». Berria. || Data: 2026-10-05
https://www.berria.eus/euskal-herria/eusko-jaurlaritzak-argitu-du-ez-duela-baimenduko-aralar-naturagune-babestuari-kalte-egiten-dion-jarduerarik_2164546_102.html
-
Autonomia energetikoaren eta deskarbonizazioaren aldeko apustuaren barruan, Eusko Jaurlaritzak berezko energia-iturri berriak eta emisiorik gabekoak aztertzearen aldeko apustua egin du; eta horien artean, hidrogeno zuria edo natiboa dago.«Eusko Jaurlaritza hidrogeno zuria esploratzeko bost baimen eskaera tramitatzen ari da gaur egun Euskadin». Euskadi.eus. || Data: 2026-10-04
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2026/eusko-jaurlaritza-hidrogeno-zuria-esploratzeko-bost-baimen-eskaera-tramitatzen-ari-da-gaur-egun-euskadin/
-
Lehen agerraldia: Naturalki lurpean dagoen hidrogeno hori "hidrogeno zuri" gisa sailkaturik da.BERHOKOIRIGOIN, Jenofa. «E-CHO proiektua». Argia. || Data: 2024-06-02
https://www.argia.eus/astekaria/docs/2873/pdf/Argia%202873-36-39.pdf
hidrogeno natural
-
Hilabeteotan, hidrogenoak interes berezia piztu du gizartean, jakin denean Mantle8 enpresak esplorazioak egiteko baimenak dituela Euskal Herrian —Aralarko natur parkean—, hidrogeno zuria edo naturala aurkitzeko itxaropenez.MARTIN, Kristina. «Jose Luis Elejalde. Tecnaliako Trantsizio Energetiko, Klimatiko eta Urbanoko zuzendaria: “Herri bezala, apustu estrategikoa da erregai berriztagarrietan industria sektore berri bat garatzea”». Berria. || Data: 2026-10-13
https://www.berria.eus/euskal-herria/herri-bezala-apustu-estrategikoa-da-erregai-berriztagarrietan-industria-sektore-berri-bat-garatzea_2164643_102.html
-
Hala ere, ur sakoneko inguruneek izugarri murrizten dute eskala handiko H2 naturalaren erauzketaren errentagarritasuna, eta nahiko mugatua da lur lehorrean hidrogeno gasa aurkitzeko aukera; izan ere, sigi-saga geologikoa eraginkorragoa da tenperatura altuetan (200ºC) eta hidrogeno naturala azkar kontsumitzen dute lurrazaleko erreakzio biokimikoek.URRA, Oxel. «Mendikateak: energia-iturri naturalak?». Zientzia Kaiera. || Data: 2025-07-02
https://zientziakaiera.eus/2025/07/02/mendikateak-energia-iturri-naturalak/
-
Lehen agerraldia: Haien hipotesien arabera, han «hidrogeno naturala formatzen da gaur egun».ETXEBARRIA, Joanes. «Lurpean hidrogenorik badenez miatzeko bi baimen eskaera egin dira Zuberoan». Berria. || Data: 2023-11-24
https://www.berria.eus/lurraldeak/ipar-euskal-herria/lurpean-hidrogenorik-badenez-miatzeko-bi-baimen-eskaera-egin-dira-zuberoan_2116832_102.html
