folklorizazio

Sociología, Antropología

eu: folklorizazio
es: folclorización
fr: folklorisation
en: folklorization

Definición:

Herri baten kultura-adierazpen tradizionalen estiloa aldatzea, horien konplexutasun estetikoa eta semantikoa murriztuz.

folklorizazio

(iz.)

Contexto:

  • Horregatik, musikaz bezainbeste aritu da beste gauza batzuez: «Uste dut ezinbestekoa dela hiri eta nazio markez hitz egitea; turistifikazioaz, folklorizazioaz, zergatik ez, baita gentrifikazioaz ere.

    IMAZ, Andoni. «Musika jaialdiak auzitan, Jon Urzelairen 'Su festak' saiakeran». Berria. || Data: 2023-05-03

    https://www.berria.eus/kultura/musika-jaialdiak-auzitan-jon-urzelairen-039su-festak039-saiakeran_227474_102.html
  • Ez folklorizazioan, ez homogeneizazioan ez erortzeko Saizarbitoriak –beste zenbaitekin batera– egindako hautuak lotura zuzena dauka Madrilekiko markatu nahi zen urruntasunarekin, Frantziatik iristen ziren berritasunak euskaraz gorpuztearekin eta literatura autonomo baina era berean herriarekin engaiatu bat sortzen saiatzearekin.

    MAJUELO, Irati. «Lehen eleberrigintza urbanoa : Saizarbitoria kasu paradigmatiko gisa». Euskera Ikerketa Aldizkaria. || Data: 2020

    https://euskera-ikerketa.euskaltzaindia.eus/index.php/euskera/eu/article/view/35/35
  • Lehen agerraldia: Ikuskizuna Bunuztar Xoriak dantza taldearen 30 urteurrenaren karietara pentsatu da baina ber denboran omore eta funts anitzekin; Mattin Irigoienek norberak bizitzen duen edo ez duen euskaltasuna du eztabaidan ezartzen, eta, oro har, euskal kulturak jasan eta jasaten duen folklorizazioa du salatzen, erdi-erdian ezarriz ikusliarra bera.

    ETCHEGOIN, Pantxoa. «Euskal kultura 2004». Jakin. || Data: 2004

    https://jakin.eus/show/62eccd959aed7639a092b3a26b2b20bdef065b35