folklorizatu
Sociología, Antropología
es: folclorizar
fr: folkloriser
en: folklorize
Definición:
Herri baten kultura-adierazpen tradizionalen estiloa aldatu, horien konplexutasun estetikoa eta semantikoa murriztuz.folklorizatu
Contexto:
-
Euskal identitatearen konplexutasuna irudi folklorizatu edo marjinal batera murriztu da, estatuaren kontrolerako baliagarria; kultura hegemoniko batek behartuta eta asimilatutako pertsona asko baztertuz.DE OLANO, Ekain. «Elkarrizketa dekolonial bat». Berria. || Data: 2025-07-04
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/elkarrizketa-dekolonial-bat_2144060_102.html
-
Jakinik, turismo jasangarri eta errespetuzkoak tokian tokiko hizkuntzak eta komunitateak indartzen lagundu dezakeen bezala (lanpostuak sortuz eta autoestimua sustatuz), turismo harrapari homogeneizatzaileak dena suntsitu eta folklorizatu dezakeela.AMONARRIZ GORRIA, Kike. Euskararen bidegurutzetik. Elkar. || Data: 2019
https://eec.euskaltzaindia.eus/
-
Lehen agerraldia: Estatuek barneko herri eta kulturen ahotsei kasu egin behar diete, eta Batasunak, bere aldetik, prozesu bat bultzatu beharko luke herriek Europari atxikipen zuzena erakusteko (desiratzen ez dituzten estatuen eragina saihestuz) eta folklorizatzeko zorian dauden kultura historikoek euren giza balioak berreskura ditzaten; eta gauza jakina da folklorizatzearen ondotik heriotza datorrela.ARRAIZA, Eugenio. «Europa: pertsonak eta herriak. Antropologian oinarritutako azterketa». Jakin. || Data: 2003
https://jakin.eus/show/c67361c0fab7d4391a0f24c5e08f673fc6d3317a
