interoperabilitate; elkarreragingarritasun

eu: interoperabilitate; elkarreragingarritasun
es: interoperabilidad
fr: interopérabilité
en: interoperability

Definición:

Sistema baten osagai batek funtzioak, datuak edo informazioa sistemaren gainerako osagaiekin trukatuz modu integratu eta eraginkorrean funtzionatzeko duen gaitasuna.

interoperabilitate

(iz.)

Testuingurua:

  • Webinar honetan, sare elektriko adimenduneko ekipoen arteko interoperabilitatea erraztu eta zibersegurtasun-eskakizunak ziurtatzen dituen metodologia bat aurkeztuko da.

    «Sare elektriko adimendunak: interoperabilitatea eta zibersegurtasuna». Tecnalia [webgunea]. || Data: 2022-05-03

    https://www.tecnalia.com/eu/agenda/sare-elektriko-adimendunak-interoperabilitatea-eta-zibersegurtasuna
  • Euskadin Interoperabilitatea eta bidai txartel bakarra ezartzea lortzeko proiektuak, zeina Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzarekin (GGLA), Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP) eta Arabako BAT txartelaren Erakunde Kudeatzailearekin elkarlanean bultzatu baitu, 3 lurraldeetako garraio txartelak EAEko garraiobide guztietan erabili ahal izatea eta horretarako moldaketak egitea du helburu.

    «Interoperabilitatea abian da DBUS-en». Euskadi.eus [webgunea]. || Data: 2017-02-13

    https://www.euskadi.eus/albistea/2017/interoperabilitatea-abian-da-dbus-en/web01-s2ekono/eu/
  • Lehen agerraldia: Analisiko osagarria jadanik garatutako tresna bat txertatuz eta interoperabilitatea ahalbidetzen duten zenbait eraldaketa eginda lortzen da.

    ARANBERRI MONASTERIO, Nora. Itzulpen automatikorako Matxin sistemaren portabilitate-azterketa ingelesa-euskara prototipoa lagun. Udako Euskal Unibertsitatea. || Data: 2014


elkarreragingarritasun

(iz.)
Testuingurua:
  1. Eta oraindik hiru urte pasatuko dira, elkarreragingarritasuna mezularitza zerbitzuen erabiltzaile taldeei, hots, Whatsapp taldeei, aplikatzeko (lastima).

    LASA, Irune. «Whatsappeko segadak». Berria [webgunea]. || Data: 2022-04-03

    https://www.berria.eus/ekonomia/analisia-ekonomia/whatsappeko-segadak_1311800_102.html
  2. EJIS (gaztelaniazko adieratik) Elkarreragingarritasun eta Segurtasun Eskema Judiziala esan nahi du eta elkarreragingarritasun- eta segurtasun-jarraibide teknikoen multzo batez osatzen da.

    «Zer da EJIS». Justizia.eus [webgunea] || Data: 2022

    https://www.justizia.eus/justizia-elektronikoa/ejis/webjus00-contentgen/eu/
  3. Lehen agerraldia: Astebete honetan hasiko dira probak beren sareen artean elkarreragingarritasun egokia lortzeko, abendua baino lehen.

    ERREDAKZIOA. «Mugikorren operadoreek hitzartu dute multimedia-zerbitzuak gurutzatzea bezeroen artean». Eroski Consumer. || Data: 2002