storyboard; gidoi ilustratu; gidoi grafiko

eu: storyboard; gidoi ilustratu; gidoi grafiko
es: storyboard; guión ilustrado; guión gráfico
fr: scénarimage; scénario illustré; storyboard
en: storyboard

Definición:

Filmetan, iragarkietan, bideojokoetan eta abarretan plano nagusiak adierazten dituzten binetak eta horiekin batera ager daitezkeen testua, off-eko ahotsa edo bestelako ohar teknikoak.

storyboard

(iz.)

Testuingurua:

  • Produkzio-diseinua, pertsonaien biblia, ekipo teknikoa eta artistikoa, pertsonaien diseinua, gidoi ilustratua (storyboard), eta animazioaren kasurako garrantzitsuak diren ikusizko iturriak eta elementuak baloratuko dira.

    EHAA. AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025eko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duena. || Data: 2025-05-20

    https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2025/05/2502137e.pdf
  • Gaur egun, nire azken gidoiaren storyboard a prestatzen nabil eta ezin dut hari buruz ezer kontatu, “labean” dago eta. Baina laster izango duzue haren berri.

    ERREDAKZIOA. «Ezinezkoa posible bihurtzea gustatzen zait». Aikor aldizkaria [webgunea]. || Data: 2023

    https://aikor.eus/zamudio/1702290467492-ezinezkoa-posible-bihurtzea-gustatzen-zait
  • Bada beste atal aipagarri bat ere: 1939an, Orkinek Los Angelestik New Yorkera egindako bizikleta bidaia baten storyboard-a, argazki txikiz road-movie bat dokumentatzen duena.

    UGARTE IRIZAR, Itziar. «Zinema puskak argazki barruetan». Berria. || Data: 2022-07-07

    https://www.berria.eus/kultura/zinema-puskak-argazki-barruetan_1317081_102.html
  • Lehen agerraldia: Taxi Driver filmearen storyboard eta filmaketaren argazkiak.

    KM KULTURUNEA. «Zimenaren Mendeurrena. Bigarren Mendeurreneko mugalariak». Euskaldunon Egunkaria. 22. or. || Data: 1996-01-04

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1996&h=01&e=04&bilatu=alea

gidoi ilustratu

(iz.)
Testuingurua:
  1. Produkzio-diseinua, pertsonaien biblia, ekipo teknikoa eta artistikoa, pertsonaien diseinua, gidoi ilustratua (storyboard), eta animazioaren kasurako garrantzitsuak diren ikusizko iturriak eta elementuak baloratuko dira.

    EHAA. AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025eko ekitaldian ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duena. || Data: 2025-05-20

    https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2025/05/2502137e.pdf
  2. Gidoi ilustratuak nahiko praktikoak izan ohi dira. Batez ere sekuentziek ekintza konplikatuak dituztenean.

    ASKOREN ARTEAN. «Ikus-entzunezko errealizazio». Wikipedia [webgunea]. || Data: 2020-09-07

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Ikus-entzunezko_errealizazio
  3. Lehen agerraldia: Ilustrazioan profesionalki diharduten edo jardun nahi duten 120 irudi egile eta sortzailetik gora dira elkarteko kideak, sektoreko edozein arlotara biltzen direnak: liburuak, testu-liburuak, komikiak, publizitatea, packaging-a, prentsa, txartelak (greeting), animazioa, multimedia edizioa, online edizioa, infografiak, kartelgintza, estanpazioa, karikaturak, jolas didaktikoak, muralgintza, gidoi ilustratuak (storyboard), zirriborroak (layout), ilustrazio zientifikoa…

    «Euskal Irudigileak - Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionala». Klulturklik [webgunea]. || Data: 2015

    «Euskal Irudigileak - Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionala». Klulturklik [webgunea].

gidoi grafiko

(iz.)
Testuingurua:
  1. Hilean 50 euro baino gutxiagoko kostua du, eta gidoiak gidoi grafiko bihurtzen ditu AAren bitartez.

    URKIZU, Urtzi. «Telebista ekoiztetxe txikiek konpainia erraldoiei aurre egin ahalko diete, AAri esker». Berria. || Data: 2025-02-28

    https://www.berria.eus/komunikazioa/telebista-ekoiztetxe-txikiek-konpainia-erraldoiei-aurre-egin-ahalko-diete-aari-esker_2138187_102.html
  2. Gidoi teknikoaren ondoren egiten da gidoi grafiko ala storyboard deiturikoa.

    ASKOREN ARTEAN. «Ikus-entzunezko errealizazio». Wikipedia [webgunea]. || Data: 2020-09-07

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Ikus-entzunezko_errealizazio
  3. Lehen agerraldia: Proiektuak honakoak jaso beharko ditu: azalpena, gehienez hiru orrikoa (izenburua, sinopsia, argumentua, iraupena, generoa); hiru orriko gidoi grafiko edo storyboard-a, eta pelikularen aurrekontu justifikatua eta ekoizpen plana.

    «Benito Ansola Sariak 4.000 euroko bi sari banatuko ditu». Nontzeberri [webgunea]. || Data: 2012-04-20

    https://nontzeberri.eus/benito-ansola-sariak-4-000-euroko-bi-sari-banatuko-ditu