ziberzaintza
es: cibervigilancia
fr: cybersurveillance
en: cybersurveillance; cyber-surveillance; cyber surveillance
Definición:
Ingurune digitaleko jarduerak, datuak eta komunikazioak monitorizatzea, biltzea eta aztertzea. Zilegi den helburu batekin egin daiteke (hala nola zibererasoei aurrea hartzeko), bai eta badaezpadako helburu batekin ere (hala nola pribatutasuna urratuz informazioa eskuratzeko).ziberzaintza
Testuingurua:
-
Bingen Zupiria sailburuak euskara hutsean egin du agerraldia, eta azaldu du gainerako diru sail handienak ziberzaintzarako eta Arkautiko akademiarako erabiliko dituztela, gehienbat.IZAGIRRE INTXAUSPE, Gurutze. «Segurtasun Sailak proposatu du larrialdiei erantzuteko inbertsioa igotzea». Berria. || Data: 2024-11-05
https://www.berria.eus/euskal-herria/segurtasun-sailak-proposatu-du-larrialdiei-erantzuteko-inbertsioa-igotzea_2133097_102.html
-
Zibersegurtasun ikastaroa urrian hasiko da, eta zibererasoak egin eta simulatzeko eta ziberzaintza zentroetan lan egiteko gaitasuna emango die parte-hartzaileei.«Zibersegurtasunaren inguruko prestakuntza-ikastaroak». Gazteberri [webgunea]. || Data: 2024-07-17
https://www.gazteberri.eus/zibersegurtasunaren-inguruko-prestakuntza-ikastaroak/
-
Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala aplika dezan Israelgo Estatuarekin eta estatuko enpresa israeldarrekin armen eta segurtasun- eta ziberzaintza-aparatuen merkataritza-debekua, estatu horrek nazioarteko zuzenbidea urratzeari eta herri palestinarraren aurkako gerra krimenak egiteari uzten ez dien bitartean.«Mahaiak eta eledunen batzarrak gaur –astelehena, otsailak 24– eginiko bilkuran hartutako erabakiak». Nafarroako Parlamentua [webgunea]. || Data: 2020-02-24
https://parlamentodenavarra.es/eu/komunikazio/2020ko-otsailaren-24ko-bilkura
