demolinguistiko

eu: demolinguistiko
es: demolingüístico, demolingüística
fr: démolinguistique
en: demolinguistic

Definición:

Demolinguistikari dagokiona.

demolinguistiko

(adj.)

Testuingurua:

  • Datu demolinguistikoak aztertuta, kezka orokorra da, ez da Nafarroara mugatzen.

    ETXANDI, Ane. «Nafarroa osoan euskara ofizial egingo duen arkitektura juridiko bat eskatu du Kontseiluak». Berria [webgunea]. || Data: 2024-12-12

    https://www.berria.eus/euskal-herria/nafarroan-osoan-euskara-ofizial-egingo-duen-arkitektura-juridiko-bat-eskatu-du-kontseiluak_2134891_102.html
  • Soziolinguistika gaur egun oinarri teoriko bateratua duen diziplina bat izatetik urruti dagoen arren, eta gaur egun ikuspegi teorikoetan sakabanaketa handia badago ere, hizkuntzen ordezkapena, jarraipena eta indarberritzea finkatzen duten aldagai, faktore eta prozesuak zehazteko orduan ez dirudi hain urruti daudenik soziolinguistikan diharduten ikuspegi teoriko batzuk eta besteak: gaitasuna, erabilera(k), motibazio-jarrerak, testuinguru demolinguistikoa, sozializazio-prozesua, hizkuntzaren bilakaera eta hizkuntzaren uzkurtzea (hizkuntza gutxituaren adierazpenean gertatzen den murrizketa).

    RODRIGUEZ, Txerra. «Soziolinguistikaren erronkak». Argia [webgunea]. || Data: 2023-06-26

    https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/2023/06/26/soziolinguistikaren-erronkak/
  • Lehen agerraldia: Muga politikoen gainetik, hizkuntz komunitate osoan egiten ari den azterketa demolinguistikoak, euskararen ezagupena ez ezik, erabilpena eta hizkuntzari buruzko jarrerak ere aztertuko ditu; Iñaki Larrañagak, Iparraldeko datu bilketaren ardura daukanak, azaldu digunez.

    «Euskararen gorabeherak aztertzen ari dira zazpi probintzietan barna». Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka [webgunea]. || Data: 1991-01-29

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1991&h=01&e=29&bilatu=alea&