bandera gorri; red flag

eu: bandera gorri; red flag
es: red flag; bandera roja
fr: red flag; drapeau rouge
en: red flag; red flag warning

Definición:

Arrisku bat, bereziki, norbaiten portaera desegokiak eragindakoa, ohartarazten duen alerta-seinalea.

bandera gorri

(iz.)

Testuingurua:

  • Haien helburua da «emakumeek edo pertsonek» edukitzea espazio seguru bat haien testigantzak kontatzeko eta, hala, «beste emakume batzuek bandera gorriak identifikatu ahal izatea».

    INTXAUSTI CASTIÑEIRA, Nerea. «Indarkeria matxista jasandako emakumeen 130 salaketa argitaratu dituzte sareetan». Berria. || Data: 2024-12-24

    https://www.berria.eus/euskal-herria/indarkeria-matxista-jasandako-emakumeen-130-salaketa-argitaratu-dituzte-sareetan_2134378_102.html
  • Hasmentan espainolezko itzulpena hartuta, goizkara atera zitzaizkidan bidera lehendabiziko bandera gorriak, hala nola Manes –hots, Manak, erromatarren hilen arimak– eta manos –hots, eskuak– nahasi izana, eta, astiro-astiro, katalanezko itzulpenera lerratuz joan nintzen; aitzinera egin ahala, ordea, alemanezko itzulpenak hartu die gaina gainerakoei.

    LEONÉ, Santi. «Gauez euripean gidatzeaz (eta bi boutade txiki)». 31eskutik [webgunea]. || Data: 2024-03-15

    https://31eskutik.eus/2024/03/15/gauez-euripean-gidatzeaz-eta-bi-boutade-txiki/
  • Lehen agerraldia: Usurbil eta Hernaniko atez atekoa, Igorreko erabakiak hartzeko filosofia publiko eta parte hartzailea, Arbizu eta Aranazko auzo-lanak, Berriotxoaken bazterketa sozialaren aurkako performance bikainak, Langraizko infernuan aingerua den Salhaketa elkartea, Kukutza gaztetxea, Euskal Herriko Laborantza Ganbera… Horiek dira nire bandera gorriak.

    PAIA, Fredi. «Bandera gorriak». Berria. || Data: 2011-01-21

    https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/bandera-gorriak_1149195_102.html

red flag

(iz.)
Testuingurua:
  1. Bada, hori, denok dugu familia bat, baina hitza, familia hitza, ez da halako red flag bat bihurtzen hasi?

    ERRO, Angel. «Familia». Berria. || Data: 2023-06-16

    https://www.berria.eus/iritzia/jira/familia_1337277_102.html
  2. Lehen agerraldia: Poetak red flag dira.

    ARANA, Oihana. «Aholku on bat». Berria. || Data: 2023-10-20

    https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/aholku-on-bat_1343716_102.html