armairuratu

eu: armairuratu
es: armarizado, armarizada
fr: dans le placard; non assumé, non assumée
en: closeted

Definición:

Jendaurrean bere burua den bezala erakusten ez duena, bereziki sexu-orientazioari edo -identitateari dagokionez.

armairuratu

(adj.)

Testuingurua:

  • Lesbianon kasuan armairuratze saiakera bikoitza da: sukaldeko armairuan sartu nahi gaituzte.

    ILINTXETA, Reyes. «LGTB mugimendua. Ana Jaka. Bollera eta marimatraka: “Lesbianon kasuan armairuratze saiakera bikoitza da: sukaldeko armairuan sartu nahi gaituzte”». Argia. || Data: 2023-07-12

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2833/ana-jaka-bollera-eta-marimatraka
  • Azkenean, urte ugari eman ditut nire desira “armairuratzen” eta orain jabetu naiz horrek niregan izan duen kostu emozionalaz.

    ASOCIACIÓN HISTERIA. «Bisexualitatea. Ez da fase bat, geratzeko gaude hemen». Gasteizko Udala. || Data: 2021

    https://www.vitoria-gasteiz.org/docs/wb021/contenidosEstaticos/adjuntos/eu/41/14/94114.pdf
  • Freud dagoeneko hain armairuraturik ez bageneuka, tentazioa ematen du esateko ez ote duen askok ageri apokalipsi pultsio apenas subkontziente bat.

    ARIZNABARRETA, Larraitz; GARZIA, Juan. «Trumpaturik». Academia.edu. || Data: 2017

    https://www.academia.edu/38037907/Trumpaturik
  • Kanpaina bat dago Gabonetan hiri handitik etxera itzultzen diren homosexualak ez daitezela herrian diren bitartean armairuratu.

    ERRO, Angel. «Lur hautatua». Berria. || Data: 2017-12-16

    https://www.berria.eus/iritzia/jira/lur-hautatua_1196266_102.html
  • Lehen agerraldia: Oraingoan ez doa inor aurrean, lepoak jasota, bizkarrak zertxobait uzkurtuta espia nobela batean bezala gaiztakeria bat egitera; zehatzago erreparatuz gero, ordea, erraza da ohartzea batzuengan espia emate hori tokiak berak eransten duela, dekoratuak izaera eginda; beste batzuengan –armairuratuak, andreekin ezkonduak– ekintzak berak, saunara ezkutuan joateak, zamatzen die sorbalda.

    OLASAGARRE, Juanjo. «Poz aldrebesa». Susa. || Data: 2017

    https://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr11815