berresanguratu; birsignifikatu

eu: berresanguratu; birsignifikatu
es: resignificar
fr: resignifier
en: resignify

Definición:

Zerbaiti adiera berria eman; zerbait testuinguru berri baten arabera berrinterpretatu.

berresanguratu

(ad.)

Testuingurua:

  • Horren harira, Estebanek nabarmendu du lotsa ahalduntzeko tresna gisa baliatu daitekeela: «Lotsa erabili daiteke erresistentziarako, lotsa berresanguratu daiteke eta bihurtu daiteke aldaketarako ikur».

    ELKOROBEREZIBAR BELOKI, Mikel. «Lotsa ere patriarkala da». Berria. || Data: 2024-02-17

    https://www.berria.eus/bizigiro/lotsa-ere-patriarkala-da_2120590_102.html
  • Agian, horretarako, jokatzen hasi beharko ditugu esanguratu (edo berresanguratu), apropiatu eta tankerako aditzak.

    RODRIGUEZ, Txerra. «Identitatea salgai». Argia [webgunea]. || Data: 2019-05-21

    https://blogak.argia.eus/txerra-rodriguez/2019/05/21/identitatea-salgai/
  • Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio irmoki eta premiaz aurre egin diezaiola Erorien Haranaren funtzioaren berresanguratzea, Diputatuen Kongresuko talde politikoen arteko elkarrizketaren eta akordioaren bidez.

    «Cuelgamuroseko haranaren etorkizunari buruz». Socialistasvascos [webgunea]. || Data: 2018-10-04

    https://socialistasvascos.com/relativa-al-futuro-del-valle-de-cuelgamuros--eu.htm
  • Lehen agerraldia: Berresanguratuz, lehen egunean zeure burua asmatu zenuela, bigarren egunean zaintza, hirugarren egunean plazera, laugarren egunean gerra, bosgarren egunean trikitia, seigarren egunean diskurtsoa, zazpigarren egunean amonak eta estatua eta gerlariaren atsedenaldian, zortzigarren egunean, jaundajabeak asmatu zenituen, guztiak bahitu eta hamar mendez esklabo sexual bilakatu, gero narrasti bihurtu eguzkirik gabeko zeru amatiarraren erraiek irentsi zituzten arte, historiatik kanporatuak izan ziren arte, zuekin egin zuten bezalaxe.

    GOIKOETXEA, Jule. «Esanberritu». Berria. || Data: 2015-12-02

    https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/esanberritu_1002541_102.html

birsignifikatu

(ad.)
Testuingurua:
  1. Birsignifikatu behar dut hori.

    «Josebe Iturrioz: "Normalidadea ez da existitzen, erregimen politiko bat da"». Manu Robles-Arangiz Fundazioa [webgunea]. || Data: 2024-07-04

    https://mrafundazioa.eus/eu/artikuluak/normalidadea-ez-da-existitzen-erregimen-politiko-bat-da
  2. Askotan sentitzen dut nire adinekoak intimitatea galdu (edo birsignifikatu) zeneko muga ezagutu dugula eta nora jo ez dakigula gaudela.

    ERRO, Angel. «Nik ez dut arazo hori». Berria. || Data: 2021-01-10

    https://www.berria.eus/iritzia/jira/nik-ez-dut-arazo-hori_1286106_102.html
  3. Lehen agerraldia: Aldarrikatzen duzu beharrezkoa dela boterea hartzea, baina birsignifikatu eta birkontzeptualizatu egin behar dela botere hori.

    EREARAZLEAK. «“Emakumeok ez gara herriaren parte, gu gara herria”, Jule Goikoetxeari elkarrizketa». Elearazi [bloga]. || Data: 2015-03-08

    https://elearazi.wordpress.com/2015/03/08/emakumeok-ez-gara-herriaren-parte-gu-gara-herria-jule-goikoetxeari-elkarrizketa/