aerotermia
es: aerotermia
fr: aérothermie
en: aerothermia
Definición:
Airea girotzeko sistema jasangarria, inguruneko airearen energia termikoa (beroa) berokuntzarako, hozkuntzarako edo ur beroa lortzeko erabiltzen duena.aerotermia
Testuingurua:
-
Energiaren arloan, zentroak bi iturri berriztagarriren alde egiten du, zehazki, geotermiaren eta aerotermiaren alde.«Ekoetxea Meatzaldeak hezkuntza eskaintzarako aukera gehiago ditu, erabiltzen ez ziren tokiak egokitu ondoren». Ekoetxea [webgunea]. || Data: 2024-02-15
https://ekoetxea.eus/ekoetxea-meatzaldeak-hezkuntza-eskaintzarako-aukera-gehiago-ditu-erabiltzen-ez-ziren-tokiak-egokitu-ondoren/
-
Debabarreneko herritarrek beren etxebizitzan aerotermiaren instalazio prozesua azaldu digute.«Garapen jasangarria». Debegesa, Debabarreneko Garapen Agentzia [webgunea]. || Data: 2023
https://www.debegesa.eus/eu/energia/
-
Bloomberg-en arabera, AEBetako etxebizitzen %11,5ek dute aerotermia sistema bat jarrita; Europan, %6ra ez dira iristen, eta alde handia dago, gainera, herrialde batzuetatik besteetara.SAGARZAZU, Jokin. «Berotu, baina erre gabe». Berria. || Data: 2022-12-18
https://www.berria.eus/ekonomia/berotu-baina-erre-gabe_1327427_102.html
-
Lehen agerraldia: Airean naturalki gordetako energia, tenperatura eran, agorrezina dela esan daiteke, izan ere, bide naturalen bidez (eguzkia, hain zuzen) birsortu daiteke eta, horregatik, aerotermia energia berriztagarritzat hartu daiteke.«Geotermia eta aerotermia». Barrizar EZE [webgunea]. || Data: 2021
https://barrizar.com/eu/teknologiak/geotermia-eta-aerotermia/
