ihes-gela; ihes-joko; escape room

eu: ihes-gela; ihes-joko; escape room
es: juego de escape; cuarto de escape; escape room
fr: jeu d'évasion
en: escape room; room escape; escape game

Definición:

Taldean jokatzen den abentura-jokoa, gela itxi batetik irten ahal izateko taldekideek proba-segida bat denbora mugatuan egitean datzana.

ihes-gela

(iz.)

Testuingurua:


ihes-joko

(iz.)
Testuingurua:
  1. Izan ere, abuztuaren amaieran Bartzelonan ospatutako Escape Room Awards sarietan Mad Mansion enpresa barruan dagoen Mayto Kingdom ihes-gela guneko Zuk ere flotatuko duzu-ek Espainiako ihes-joko onenaren saria jaso baitu, beste bost sarirekin batera.

    BITERI, Mirian. «Ihes-jokoak, ondo pasatzeko aukera berria». Alea.eus. || Data: 2021-09-05

    https://alea.eus/araba/1630568680348-ihes-jokoak
  2. Lehen agerraldia: Dragonborn munduko zortzigarren ihes joko onena da.

    AGUIRRE MENDIA, Ane. «Gasteizko Dragonborn ihes jokoa munduko zortzigarren onena». Euskadi Irratia [webgunea]. || Data: 2020-12-29

    https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/7737973/gasteizko-dragonborn-ihes-jokoa-munduko-zortzigarren-onena/

escape room

(iz.)
Testuingurua:
  1. Gainera, ihes gela edo escape room mugikor batek euskararen bereizgarri herritar eta bezeroen artean ezagutarazten lagunduko du.

    ERREDAKZIOA. «Euskaraz Barra-barra bereizgarria 153 hiri eta herriko establezimendutan zabalduko da aurten bezeroek euskaraz lasaitasunez egin dezaten bermatzeko». Gipuzkoa Gaur [webgunea]. || Data: 2023-09-04

    https://www.gipuzkoagaur.com/2023/09/04/euskaraz-barra-barra-bereizgarria-153-hiri-eta-herriko-establezimendutan-zabalduko-da-aurten-bezeroek-euskaraz-lasaitasunez-egin-dezaten-bermatzeko/
  2. Formatuaren arrakastak kontzeptua mundura zabaldu zuen, eta hala jaio ziren escape room edo ihes-gela delakoak.

    REIZABAL ARREGI, Maite. «Escape room: enigma-jokoak sektore». Enpresabidea.eus. || Data: 2022-10-22

    https://www.enpresabidea.eus/lan-eta-bizi/escape-room-enigma-jokoak-sektore_2174033_102.html
  3. Lehen agerraldia: Nebukaik gau beltzerako zenbait gomendio eman dizkigu, bideo-jokoak eta Escape Room-a, besteak beste.

    AZKUE, AINHOA “NEBUKAI”. «Arimen gaua eta bideo-jokoak”. Sarean.eus. || Data: 2021-10-27

    https://www.sarean.eus/podcasta/arimen-gaua-eta-bideo-jokoak/

Hobetsi gabeko formak: ihesgela