intersekzional

eu: intersekzional
es: interseccional
fr: intersectionnel, intersectionnelle
en: intersectional

Definición:

Intersekzionalitateari dagokiona.

intersekzional

(adj.)

Testuingurua:

  • Azpimarratzekoa da gure borroka intersekzionala dela, eta gure subjektuen artean egoera oso diferenteak daudela. Guk pribilegio egoera batetik hitz egiten dugu; zaintza sistema honek beste subjektu batzuk askoz gehiago zapaltzen ditu.

    SILVA RODRIGO, Olatz. «Aitana Davila Zaldua eta Uxue Alkorta Iturbe. Euskal Herriko Neska* Gazteak sareko kideak: “Zaintzaren auziak nola zeharkatzen gaituen hausnartzera goaz”». Berria. || Data: 2023-10-01

    https://www.berria.eus/euskal-herria/zaintzaren-auziak-nola-zeharkatzen-gaituen-hausnartzera-goaz_1342760_102.html
  • Beganismo zuriari kritika egiten dio Kimmy Obongonyinge aktibista antiespezistak (Croydon, Londres, 1995), eta militantzia ikuspegi intersekzionaletik landu behar dela esan du.

    GARAIALDE, Olaia L. «Kimmy Obongonyinge. Zaintzaren indarraz: “Kolektiboetatik kanpo dauden zapalkuntzak ere eragileetan erreproduzitzen dira”». Argia. || Data: 2024-01-24

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2856/kimmy-obongonyinge-zaintzaren-indarraz
  • Lehen agerraldia: Dena den, garrantzi handiko desberdintasun bat dago trans gaien errepresentazio nagusien eta trans mugimendu intersekzionalen artean: lehenek identitate indibiduala azpimarratu ohi dute; bigarrenek trans borroken funtsezko zutabetzat hartzen dituzte arraza eta klasea.

    COLERA INTXAUSTI, Maria. «Angela Davis: “Politikaren arreta-gunea komunitateen beharretara eraman behar da”». Argia. || Data: 2016-09-07

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2520/angela-davis