aterpe klimatiko; babesleku klimatiko; klima-babesleku

eu: aterpe klimatiko; babesleku klimatiko; klima-babesleku
es: refugio climático
fr: refuge climatique
en: climate shelter; climatic refuge

Definición:

Klima-aldaketaren ondorioetatik eta, bereziki, muturreko berotik babesteko eremua edo lekua.

aterpe klimatiko

(iz.)

Testuingurua:


babesleku klimatiko

(iz.)
Testuingurua:
  1. Egungo krisi ekosozialean, etxeak bero- eta hotz-boladen aurreko azken babesleku klimatikoa dira.

    «2024an milaka hornidura etengo direla ohartarazi dute erakundeek, egungo debekua zabaltzen ez bada». Bizibaratzea.eus. || Data: 2023-10-23

    https://bizibaratzea.eus/plaza/ekologistak-martxan/2024an-milaka-hornidura-etengo-direla-ohartarazi-dute-erakundeek-egungo-debekua-zabaltzen-ez-bada
  2. Babesleku klimatikoaren kontzeptuari heldu diogu hiri ereduen gainean hausnartzeko.

    BERAZA PEÑA, Aloña. «Bero-boladei aurre egiteko hiri ereduak Maier Velezekin». Euskadi Irratia [webgunea]. || Data: 2022-09-15

    https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/baipasa/osoa/8956718/beroboladei-aurre-egiteko-hiri-ereduak-maier-velezekin/
  3. Lehen agerraldia: Zenbait kasutan, klima-babeslekuek eremu edo eskualde batzuk (mendi-eremu itzaltsuak, haran-hondoak, ur iraunkorren eskuragarritasuna duten eremuak, etab.) osatuko lituzkete, beren ezaugarri fisiografikoak direla-eta klimari dagokionez klima-aldaketaren ondoriozko eskualdeko joeretatik denbora-tarte luzeetan desakoplatzen direnak, eta horietan espezie eta/edo habitat jakin batzuek beren prozesu ekologikoekin batera iraun ahal izango lukete.

    IHOBE. Ekintza klimatiko eta biodibertsitatea. Lehorreko habitaten atariko analisia Batasunaren eta eskualdearen intereseko EAEko habitatetarako klima-babeslekuak [linean]. || Data: 2021-11

    https://www.ihobe.eus/argitalpenak/babesleku-klimatikoak-eaen-dauden-europar-batasunaren-eta-eskualdearen-intereseko-habitatentzat

klima-babesleku

(iz.)
Testuingurua:
  1. Gasteizko Udalak barruko 25 klima-babesleku aktibatu ditu bero-boladen eta muturreko tenperatura altuen fenomeno kaltegarriari aurre egin ahal izateko.

    «Bero-boladei aurre egiteko klima-babeslekuak». Gazteberri.eus || Data: 2023-10-06

    https://www.gazteberri.eus/bero-boladei-aurre-egiteko-klima-babeslekuak/
  2. Energiaren eta klimaren planari dagokionez, klima-babesleku sare bat egingo dugu eremu batzuk naturalizatu eta uretako elementuekin.

    EIZARRIGE, Nerea. «"Herritarren mundu txikietako gauzak konpontzea asko gustuko dut”». Txintxarri.eus. || Data: 2023-05-19

    https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1684484130578-agustin-valdivia-calvo-herritarren-mundu-txikietako-gauzak-konpontzea-asko-gustuko-dut
  3. Lehen agerraldia: Klima babeslekuen identifikazioa (lekuak eta ekipamenduak) herritarrei aterpe segurua eskaintzeko, bereziki herritar zaurgarrienei, muturreko klima pasarteetan.

    AIGUASOL eta beste batzuk. Errenteriako Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana 2020-2030 [linean]. || Data: 2021-10-28

    https://static.errenteria.eus/gardentasuna/dokumentuak/6-Ingurumena/KEIEP_eu.pdf