neorrural; neolandatar

eu: neorrural; neolandatar
es: neorrural
fr: néorural, néorurale
en: neo-ruralist

Definición:

1. Hiritik landa-eremura bizitzera joan den kaletarra. 2. Neorruralismoari dagokiona.

neorrural

(adj.)

Testuingurua:

  • Hemendik aurrera landaguneko bizilagun berriek ezingo dituzte auzitara eraman laborariak, baldin eta neorruralen bizikera aztoratzen duen soinu, zarata, usain edo dena delakoa bertakoa eta betikoa bada.

    EUSKADI IRRATIA. Faktoria. || Data: 2024-04-09

    https://www.eitb.eus/eu/nahieran/irratia/euskadi-irratia/faktoria/osoa/9466621/
  • Baina hemorragia ez da eten, ezta Europa aberatsean ere, non sarritan utopiaren xerka hiritik iritsitako gazte neorruralak baitira bertako azken zaharren azken sostengua.

    ZUBIRIA KAMINO, Pello. «Tarnac herri txikian ostatu-denda bizirik atxikitzea da iraultza». Argia. || Data: 2018-11-18

    https://www.argia.eus/astekaria/docs/2621/pdf/2621_Argia-10-11.pdf
  • Lehen agerraldia: Montoiak bere orain arteko eleberri onena plazaratzen duenean –2003koa da Denboraren izerdia– hogeita sei urte igaro dira Atxagak Ziutateaz argitaratu zuenetik eta euskal eleberriak ez dira jada alegorikoak, ezta neorruralak ere.

    APALATEGI IDIRIN, Ur. «Hiria eta nortasun aldaketak euskal eleberrian» in Jean Haritschelhar-i omenaldia. Bilbo: Euskaltzaindia. 41-57. or. || Data: 2008

    https://www.euskaltzaindia.eus/dok/ikerbilduma/69442.pdf

neolandatar

(adj.)
Testuingurua:
  1. Neolandatarren haziak bere fruituak eman ditu Pianan, nekazari eta kontsumitzaileen arteko hurbileko harremanei irekia dagoen lurraldean.

    MILIKUA LARRAMENDI, Leire. «Landa-eremua EAEn: egungo argazkia, etorkizuneko aukerak». Bilbo: UEU. 156. or. || Data: 2015

    https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/landa-eremua-eaen-egungo-argazkia-etorkizuneko-aukerak/@@download/file_sample
  2. Lehen agerraldia: Iruñan, estilo mudejarrean egindako Iruñaldeko Mankomunitatearen egoitza aipatu daiteke eta Vitoria-Gasteizi dagokionez estilo errenazentistan Pantaleón Iradierrek egindako Bigarren Hezkuntzako Probintzia-Institutua –egun Eusko Legebiltzarraren egoitza dena– eta ukitu neolandatarra duen Julio Saracibarrek egindako Posta eta Telegrafoen eraikinaz gain, Saracibarrek garai horretan arabar burgesiarentzako egindako ekialdeko elementuak eklektismo historizistarekin elkartzen dituen etxalde ugariak –Hereclio Fournier, Zuloaga Etxea, Jaquecas Etxea, Sofia Etxea– azpimarratu ditzakegu.

    EUSKO IKASKUNTZA. Auñamendi Eusko Entziklopedia [linean]. Artearen Historia. || Data: 2008

    : https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/artearen-historia/ar-149996-149188/be-1/#

Hobetsi gabeko formak: neorural