neorruralismo

eu: neorruralismo
es: neoruralismo
fr: néoruralisme
en: counterurbanization

Definición:

Bizi-kalitatea hobea izateko, hirietatik landa-eremura migratzearen alde egiten duen gizarte-mugimendua.

neorruralismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Balkoietako landare eta halakoek erakartzen omen dute zimitza, eta bai, garai baten aldean geranio eta petunia gutxi ikusten da, baina bizi gaituen neorruralismo urbanitan balkoiak tomatez, piperrez eta bestelako baratzeko jendeez populatuta daude, eta gainera eraso kimikoetatik salbu, gure bio-eko-militantzia nekazariaren abaroan.

    ELORZA, Mikel. «Zomorro kontuak». Berria. || Data: 2023-10-11

    https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/zomorro-kontuak_1343252_102.html
  • Agustin Zubikarai saria lortu eta beka baten laguntzaz idatzi du nobela, kritikak nobela poliziakoaren neorruralismoaren artean kokatu duena.

    «Miren Gorrotxategi, arte liburuak eta Jaime Valverde, 'Sautrela'n». EITB [webgunea]. || Data: 2017-01-28

    https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/sautrela/osoa/4614423/miren-gorrotxategi-arte-liburuak-eta-jaime-valverde-sautrela-n/
  • Intimismoan, neorruralismoan, historizismoan edo kosmopolitismo hutsal batean babesten omen gip.en, geure inguruan bizkar eman beharrez.

    EPALTZA, Aingeru. «Errealitateaz». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1990-10-02

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/
  • Lehen agerraldia: Beraz, nik neuk ere zera dinot, baserria edo mendia, eta argi dago euskal literaturan neorruralismoa sortu dela, Garoa ruralismoa izan zen eta orain «neorruralismoa» sortu dena.

    JIMENEZ, Edorta. « Egungo narratibaren inguruan zenbait arazo». Susa. 26. zk. 12-14. or. || Data: 1990-07

    https://andima.armiarma.eus/susa/susa2304.htm