kopa menstrual; menstruazio-kopa; hilekorako kopa; hileko-kopa

eu: kopa menstrual; menstruazio-kopa; hilekorako kopa; hileko-kopa
es: copa menstrual
fr: coupe menstruelle
en: menstrual cup

Definición:

Hilekoaren odoljarioa biltzeko, baginan sartzen den kopa-formako ontzia, gehienetan, silikonazkoa edo latexezkoa.

kopa menstrual

(iz.)

Testuingurua:


menstruazio-kopa

(iz.)
Testuingurua:
  1. Aurten menstruazio kopak erosi gura dituzte emakume saharauiei bidaltzeko.

    Emakume saharauiei lagunduko diete errugbi topaketan ateratako diruagaz. Anboto.eus || Data: 2017-05-09

    https://anboto.org/durango/1494359201105-emakume-saharauiei-lagunduko-diete-errugbi-topaketan-ateratako-diruagaz
  2. Lehen agerraldia: Merkatura atera berri den menstruazio kopa erabiliz gero, zifrak txikituko dira, bai; odolusteagatik ordaintzen jarraitu behar, hala ere.

    IRURETAGOYENA, Ana. «Odolusteagatik ordaindu behar. Zenbat?». Klitto! [bloga]. || Data: 2015-07-22

    https://klitto.wordpress.com/2015/07/22/odolusteagatik-ordaindu-behar-zenbat

hilekorako kopa

(iz.)
Testuingurua:
  1. Hilekorako kopa, emakumeen erosotasuna bermatzeko asmakuntza, «gizagalduen» kontua da, bera bezalako gizon batentzat sortu ez den zerbait delako.

    AZCONA, Julen. «Pablo Motos eta hilekorako kopa». Berria. || Data: 2022-12-01

    https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/pablo-motos-eta-hilekorako-kopa_1326414_102.html
  2. Zientziak oso gutxi ikertu du hilekoak eragindako min hauen inguruan, eta oraindik ez da argitu jatorria; dena den, Womanizer emakumeei zuzendutako jostailu sexualen markak eta Lunette hilekorako kopa eta bestelako produktuak ekoizten dituen etxeak indarrak batu dituzte hilekoaren molestiak arintzeko konponbidearen bila, eta emaitza harrigarria izan da; orgasmoek, berehalako efektua dute hilekoak eragindako mina arintzeko orduan.

    URRUTIKOETXEA, Ane. «Masturbazioa, hilekoaren mina arintzeko erremedioa». Gaztezulo. || Data: 2021-03-03

    https://www.gaztezulo.eus/albisteak/masturbazioa-hilekoaren-mina-arintzeko-erremedioa
  3. Lehen agerraldia: Hori bai, hilekorako kopa erosi baino lehen, gauza batzuk kontuan hartu behar dituzu.

    CANTERA, Silvia. «Diru mordoa aurreztu eta gutxiago kutsatu nahi duzu hilekoa duzunean?». El Correo. || Data: 2020-09-13

    https://www.elcorreo.com/zurekin/diru-mordoa-aurreztu-20200823143504-nt.html

hileko-kopa

(iz.)
Testuingurua:
  1. Ipar Euskal Herrian 2015etik %5eko BEZa daukate tanpoi, konpresa eta hileko kopek.

    DEOGRACIAS, Marijo. «Nahiago gaituzte, baina ez gaituzte nahi». Goiena. || Data: 2022-05-27

    https://goiena.eus/komunitatea/mdeograciasNireUstez/1653293667800-nahiago-gaituzte-baina-ez-gaituzte-nahi
  2. Alde handiarekin merkeena den produktua, hileko kopa, ez da horren ezaguna, eta kontrara, jasangarriena da (bost urtean erabil daiteke), hileko kuleroekin batera.

    GARAIKOETXEA O., Eider. «Hilekoarekin, gorriak ikusi». EITB Albisteak. || Data: 2022-05-08

    https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8857493/pobrezia-menstrualaren-inguruko-erreportajea-hilekoarekin-gorriak-ikusi/
  3. Lehen agerraldia: Tanpoien erabilera gutxitu eta odol-jario naturala bultzatzea komeni da; orain, aukera ekologikoak ere badaude (hileko-kopa, tanpoi eta konpresa ekologikoak…).

    «Hilekoaren zikloa beste era batera bizitzen ikasi beharko genuke, ulertuz». Goiberri.eus || Data: 2015-06-05

    https://goiberri.eus/2015/06/05/hilekoaren-zikloa-beste-era-batera-bizitzen-ikasi-beharko-genuke-ulertuz/