antiespezismo

eu: antiespezismo
es: antiespecismo
fr: anti-spécisme; antispécisme
en: anti-speciesism; anti-specism

Definición:

Espezismoan oinarritutako aurreiritzien eta diskriminazioaren aurkako mugimendua.

antiespezismo

Contexto:

  • Bertan, 20 bat pertsona elkartu ginen antiespezismoaren eta ekologismoaren arteko loturak aztertu eta horien inguruan eztabaidatzeko.

    PIZTIAK KONPARTSA ANIMALISTA. «Antiespezismoaren eta ekologismoaren arteko harremanaz hausnartzeko kafeta». Uriola.eus. || Data: 2023-05-24

  • NOR Euskal Herria Antiespezista taldeko Maialen Saguesek emango du hitzaldia, 19:00etan hasita. Saioa irekia eta doakoa izango da eta interesa duten herritar guztiei joateko deia egin diete antolatzaileek.

    ARZALLUS, Aitziber. «Asteazkenean antiespezismoaren oinarriez jardungo dute Etxeluze gaztetxean». Karkara.eus. || Data: 2022-02-14

  • Elkarte antiespezistako kide batek adierazi duenez, haiek han egoteak ere badu garrantzia: «Adierazi nahi dugu antiespezismoa ere mugimendu politiko eta soziala dela».

    DE LA HOZ, Jon Ander. «Bizitza aldarri, elkarlana tresna». Berria. || Data: 2018

  • Lehen agerraldia: Antiespezista naizen aldetik, berriz, abeltzaintzaren atzean dagoena kolokan jarri bertzerik ezin dut egin, abeltzainarentzat animalia baliabide ekonomiko hutsa izaten delako.

    ILINTXETA, Reyes. «[Edurne Elizondo]: Inori eskatzen ez zaizkion azalpenak exijitzen dizkigute beganooi». Argia. || Data: 2012