sharenting

eu: sharenting
es: sobreexposición filial; sharenting
fr: sharenting; surpartage parental
en: sharenting

Definición:

Guraso batek bere ume adingabearen irudiak sare sozialetan partekatzea.

sharenting

(iz.)

Testuingurua:

  • Medianocheri garrantzitsua iruditzen zaio herritarrek sharenting-aren albo kalteen kontzientzia izatea, eta hala azaltzen du bere bideoetan: «Arazoaz jabetuta, horren aurkako mugimendua sortzea litzateke hurrengo pausoa, horrek ekartzen baititu aldaketa handienak gizartean».

    TORRALBA RODRIGUEZ, Naroa. «Haurrak ez daitezen sarean ito». Berria. || Data: 2023-04-13

    https://www.berria.eus/komunikazioa/haurrak-ez-daitezen-sarean-ito_1333563_102.html
  • Zera da sharentinga: gurasoek adingabeko seme-alaben irudiak online partekatzea.

    «Sharenting praktikak okerrak izan daitezkeela ohartarazi du BCSC-k». Sustatu. || Data: 2022-04-21

    https://sustatu.eus/1649844120
  • Denis Itxaso, Gazteriako diputatua: "(…) Gurasoak jakin beharko lukete seme-alaben argazkiak partekatuz, hauen arrasto digitala uzten dugula Interneten. Oraindik ez gara jabetzen ze ondorio ekar ditzaken Sharenting-ak, eta noren eskuetan geratzen den argazki edo bideo hauek.

    «Gazteria sailak kanpaina bat abiarazi du sharenting-ari buruz sentsibilizatzeko». Gipuzkoa.eus || Data: 2019-11-21

    https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/gazteria-sailak-kanpaina-bat-abiarazi-du-sharenting-ari-buruz-sentsibilizatzeko
  • Lehen agerraldia: Eta esaerak dio izena duen oro existitzen dela, eta antza dinamika honek ere badauka jada bere izena: sharenting-a.

    «Umeen irudiak sarean partekatzean». Guraso.eus || Data: 2019-09-15

    https://guraso.eus/umeen-irudiak-sarean-partekatzean/