ekofeminismo

eu: ekofeminismo
es: ecofeminismo
fr: écoféminisme
en: ecofeminism

Definición:

Ingurumenaren hondamendia eta emakumeen zapalkuntza erlazionatuta daudela eta gizarte-egitura patriarkalaren ondorio direla defendatzen duen teoria; teoria horren aldeko mugimendua.

ekofeminismo

(iz.)

Testuingurua:

  • Orain, nire gau-mahaian beti daude jasangarritasunaren, ekofeminismoaren edo klima aldaketaren inguruko liburuak; eta gaur, gai hau elikadurarekin erlazionatu nahi dut.

    ETXERBERRIA, Maddi. «Klimaterianoen bidea». Ataria.eus || Data: 2023-09-11

    https://ataria.eus/komunitatea/maddietxeberria/1693987179519-klimaterianoen-bidea-arima-elikatuz-maddi-etxeberria
  • Ekofeminismoak planteatzen dituen etorkizuneko erronken eta ereduen inguruan hausnartu dute, beste batzuen artean, Lorea Agirrek, Arantza Arrienek eta Miren Vivesek, UEUk antolatu duen ikastaro batean.

    VIEIRA GIL, Iraia. «Etorkizuneko ereduak, ekofeminismoaren bidez». Berria. || Data: 2023-07-01

    https://www.berria.eus/euskal-herria/etorkizuneko-ereduak-ekofeminismoaren-bidez_1338155_102.html
  • Lehen agerraldia: Ostiralean, tailer eta eztabaida paraleloak izango dira; bertan, emakumearekin lotutako 23 gai jorratuko dituzte, hala nola, ekofeminismoa, biolentzia sexista, emakumea eta tortura, sexu ziurra, politika feminista hezkuntzan, emakumea eta sexualitatea, lan banaketa, emakumea eta kartzela, demografia,, baloreen birdefinizioa feminismotik abiatuz eta autodefentsa.

    AGIRRE, Gorane. «Orainaz gogoeta egin, gerorako euskarriak finkatzeko». Euskaldunon Egunkaria. || Data: 1994-12-07

    https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria